EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

09:33

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Udako denboraldia abiatu du gaur "Joseba Arguiñako Sukalerrian" saioak

EITB MEDIA

Beste behin, sukaldea kanpora atera du Joseba Arguiñanok, eta uda girora egokitutako platerak prestatuko ditu. "A Bocados" programa ere kaletik egingo dute Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek.

  • ''Joseba Arguiñano Sukalerrian'', udako saioko artxibo irudia

    "Joseba Arguiñano Sukalerrian", udako saioko artxibo irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astelehena, 2023ko uztailak 1: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

"Joseba Arguiñako Sukalerrian": Uda – 13:15en ETB1 eta eitb.eus-en

Gaurtik aurrera, sukaldea kanpora aterako du Joseba Arguiñanok, eta uda girora egokitutako platerak prestatuko ditu. Zehazki, Getariatik aritu da Joseba, Iturregi hoteleko ataritik. Udako denboraldiko lehen saio honetan landako leka entsalada eta angurria fruitu gorriekin prestatuko ditu, eta alboan izango ditu Andrea Larrea eta Nahia Zeziaga nutrizionistak.

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Patxi eta Konpainia erromeria taldeko musikariak izango dira gonbidatuak. Iparraldeko euskal dantza tradizionalak erakusten aritzen dira plazaz-plaza eta ekainean Best itzul izeneko lana kaleratu zuten.

Aurretik, saioaren lehen orduan, hodei artean eta ia zerua ukituraino ibiltzen diren gonbidatuak izango dituzte platoan: mendi argazkilari bat, dronak pilotatzen dituen pertsona eta parapentean aritzen den beste bat.

 

"A Bocados Verano – 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en

Astelehenetik aurrera,  Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten "A Bocados" saioak kalera aterako du sukaldea eta, Donostiako terraza ikusgarri batetik, uda garaiko errezetak prestatuko dituzte aurten ere. Pasta entsalada pesto gorriarekin eta hondartzarako moduko atun sandwicharekin abiatuko dute udako denboraldia. Urtero bezala, erreportariak kalean izango digu, txiringitoetan, hondartzan, jatetxeetan.. gertatzen den guztia gurera ekartzeko.

 

"ETB Kantxa"- 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Iruñeko Labrit pilotalekutik zuzenean, San Fermin Torneoa eskainiko du "ETB Kantxa" saioak. Zehazki, bi partida izango dira ikusgai: Alberdi-Ugartemendia vs Mata-Erostarbe eta Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna-Rezusta. Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta  Elena Azpeitia arituko dira kontakizunean.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
     
    kargatzen