Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2019

10:28

Gabonetako Loteria 2019

Bosgarren saria

222.000 euro Euskal Herrira, bosgarren sariei esker

EITB.EUS

19.152, 22.259, 60.272 eta 68.981 zenbakien dezimoak saldu dituzte Araian, Azpeitian, Bilbon, Burlatan, Donostian, Markinan, Murgian, Ortuellan eta Gasteizen. Dezimoko 6.000 euroko saria du.

  • 22.259, bosgarren sarietako bat. Argazkia: EFE

    22.259, bosgarren sarietako bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

22.259 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako loteriako lehen bosgarren saria eta 84.000 euro banatu ditu Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

Lehen bosgarren sari hau oso banatuta dago, eta hainbat loteria saltokitan saldu dute, tartean Euskal Herriko hirutan. Diru gehien Bizkaian banatu du, 72.000 euro, Bilbon (Azkarreta administrazioan). Gainera, dezimo bana saldu dute Gasteizko Badaya kaleko administrazioan eta Donostiako Narrika kaleko administrazioan.

Zenbaki sariduna 10:15ean abestu dute, hirugarren taulako seigarren alanbrean.

 

19.152 zenbakiak 18.000 euro banatu ditu Araian, Azpeitian eta Burlatan

19152 SEGUNDO QUINTO UMEAK LEHENENGO PLANOA EFE

Bigarren bosgarren saria. Argazkia: EFE

Gabonetako loteriako bosgarren sarietako bat (6.000 euro dezimoko), 19.152 zenbakiari dagokiona, Araian, Azpeitian eta Burlatan jausi da.

Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

Saria 10:46ean atera da eta Araiako Andoni Urrestarazu kaleko administrazioan, Azpeitiko Goiko kaleko administrazioan eta Burlatako Plaza de las Aguas kaleko administrazioetan dezimo bana saldu dute.

 

39.415, hirugarren bosgarren saria

39.415 zenbakiak, hirugarren bosgarren saria, ez du dirurik banatu Euskal Herrian; izan ere, Tenerife, Albacete, Madril, Bartzelona eta Murtziako loteria administrazioetan saldu dituzte saritua izan den zenbakiko dezimoak.

Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

39415 TERCER QUINTO PREMIO LOTERIA NAVIDAD EFE

Hirugarren bosgarren saria. Argazkia: EFE


Laugarren bosgarren saria, 70.264 zenbakia, osorik Valentziara

Laugarren bosgarren saria (70.264 zenbakia) Valentziako 119. administrazioan saldu da oso-osorik. Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

Aipaturiko saria 11:59an irten da eta, hain zuzen ere, bigarren urtez jarraian Gabonetako Loteriako sari nagusia abestu duten Lorena Stefan eta Nicol Valenzuela Vasquez neskatoek abestu dute. Gainera, hirugarren saria ere abestu dute.

 

60.272 zenbakiak 84.000 euro utzi ditu Gasteizen, Markinan eta Ortuellan

Bosgarren sarietako batekin saritutako 60.272 zenbakiak 84.000 euro banatu ditu Gasteizen, Markina-Xemeinen eta Ortuellan. Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

Saria 12:45an atera da, bederatzigarren taulako hirugarren alanbrean. Gasteizko Olaguibel kaleko loteria administrazioan serie oso bat saldu dute (60.000 euro), Markina-Xemeingo Xemein kaleko administrazioan hiru dezimo (18.000 euro) eta Ortuellako Aeniega kaleko administrazioan, berriz, dezimo bat (60.000 euro).

 

68.981 zenbakiak banatutako sariaren zati txiki bat, Bilbora eta Murgiara

Zazpigarren bosgarren sariak 68.981 (zenbakia) 36.000 euro banatu ditu Euskal Herrian, zehazki, Bilbon eta Murgian. Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

Aipaturiko sariaren hiruna dezimo saldu dituzte Bilboko Urkixo zumarkaleko loteria administrazioan eta Murgiako Domingo Sautu kaleko loteria administrazioan.

 

3.371 zenbakiak ez du saririk utzi Euskal Herrian

3.371 zenbakiaren saria oso banatua izan da, baina ez du dirurik utzi Euskal Herrian. Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokituko dira.

Bosgarren sari horren txartelak hainbat tokitan saldu dituzte: Bartzelonan, Coruñan, Madrilen, Valentzian, Cadizen, Granadan, Kanaria Handian, Alacanten, Almerian, Asturiasen, Balear uharteetan, Cacersen, Kantabrian, Castellon, Ceutan, Huescan, Jaenen, Leonen, Murtzian, Ourensen, Sevillan, Santa Cruz Tenerifekoan, Toledon, Valladoliden eta Zaragozan.

 

91.917, Euskal Herrira dirurik ekarri ez duen beste bosgarren sari bat

El número 91.917 ha resultado agraciado con otro de los ocho quintos premios del Sorteo Extraordinario de Lotería de Navidad, dotado con 60.000 euros a la serie. Este premio ha caído en administraciones de Alicante, Cáceres, Madrid, Murcia, Cádiz, A Coruña, Lleida y Zaragoza.

Sari hori Alacanteko, Cacereseko, Madrilgo, Murtziako, Cadizko, Coruñako, Lleidako eta Zaragozako loteria administrazioetan saldu dituzte.

 

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Zenbakiak ez dira ofizialak

    Gabonetako Loteria 2019

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Zenbakiak ez dira ofizialak
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena