Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

07:19

Zinemaldia

69. edizioa

Gaur argituko da Zinemaldiaren 69. edizioko sekretu handiena: palmaresa

A. O. | EITB Media

Hain zuzen ere, itxiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera. Egun hauetan, Zinemaldiko egitarau ofiziala osatu duten ikus-entzunezko lan ugariez gozatzeko aukera izan dute zinemazaleek.

  • Donostia, Zinemaldiaren 69. edizioan murgilduta. Argazkia: Zinemaldia

    Donostia, Zinemaldiaren 69. edizioan murgilduta. Argazkia: Zinemaldia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2021eko Donostiako Nazioarteko Zinemaldiari amaiera emango diote larunbat honetan, 69. edizioko irabazleak jakinaraziko dituzten itxiera gala batekin. Orduan ezagutuko da Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarra buru duen epaimahaiak ondo baino hobeto gorde duen galderaren erantzuna: Sail Ofizialeko zein filmek irabazi du Urrezko Maskorra? Palmaresa, beraz, gaur jakinaraziko da, koronabirusak eragindako murrizketak alde batera utzita, aurten ere maila gorenean dagoela erakutsi duen zinema jaialdiari amaiera borobila emanez.

Hain zuzen ere, itxiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera. Egun hauetan, lehiaketa barruan zein kanpoan, Zinemaldiko egitarau ofiziala osatu duten ikus-entzunezko lan ugariez gozatzeko aukera izan dute zinemazaleek.

Dena dela, aurtengo edizioari amaiera ofiziala eman aurretik, azken film bat aurkeztuko dute, lehiaketatik kanpo bada ere. Daniel Monzon zuzendariaren "Las leyes de la frontera" (130 min.) film luzeak Nacho Cañas ikaslearen udako istorioa kontatzen du. Gironan bizi da, eta kosta egiten zaio ingurura moldatzea. Egun batean, ordea, bi gaizkile gazte ezagutzen ditu.

Horrela, amodioak gorabehera, uda osoan zehar bere bizitza betiko aldatuko duen ebasketa, lapurreta eta oste-lasterketa geldiezin bat bizitzera eramango du. Marcos Ruiz, Begoña Vargas eta Chechu Salgado aktoreak dira protagonistak.

Horrez gain, Zinemaldian dagoeneko aurkeztu diren beste ikus-entzunezko lan batzuk ere proiektatuko dira: "Red Rocket" (130 min.), "Heltzear" (17 min.), "Ilargi Guztiak" (101 min.), "The eyes of Tammy Faye" (126 min.) eta "Delicious" (112 min.).

69. edizio honetan, bi Donostia Sari banatu dira, nazioarteko bi antzezleren ibilbide profesionala aitortzeko. Ohorezko sari hau jasotzen lehena Marion Cotillard aktore frantziarra izan zen, inaugurazio ekitaldian. Hain zuzen ere, Penelope Cruzek eman zion saria.

Johnny Deppek 2021eko bigarren Donostia Saria jaso zuen. Estatubatuar aktoreak eskerrak eman dizkio Zinemaldiari, bere esanetan, "benetakoa" den zinema jaialdia baita. "Inoiz ahaztuko ez dudan saria da, oroimenean izango dut beti", esan du Deppek. Hain zuzen ere, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria.

Inaugurazio galak ere gogoan izateko beste une eder bat utzi zuen, Zea Maysek eta Rozalenek "Negua joan da ta" abesteko ahotsak batu zituztenean. Horren harira, Rozalenek kantua euskaraz ikasteko egindako ahalegina azpimarratu zuen Aiora Renteria abeslariak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena