Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

12:53

Zinemaldia

Zinema

Hamazazpi euskal ekoizpen izango dira Zinemaldiko 69. edizioan

EITB MEDIA

Hain zuzen ere, hamahiru film luze, telesail bat, ekoizpen-fasean dagoen film bat eta proiektu bat izango dira bertan. Horrekin batera, Kimuak programaren ibilbidea Zinemira Sariarekin omenduko dute.

  • Paperezko Hegoak (Josu Martinez/Samara Velte). Argazkia: Donostia Zinemaldia 2021

    Paperezko Hegoak (Josu Martinez/Samara Velte). Argazkia: Donostia Zinemaldia 2021

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamazazpi lanek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko euskal partaidetza; hain zuzen ere, hamahiru film luze, telesail bat, ekoizpen-fasean dagoen film bat eta proiektu bat izango dira bertan. Horrekin batera, Kimuak programaren ibilbidea Zinemira Sariarekin omenduko dute.

Euskal partaidetza sail ezberdinetan egongo da banatuta: Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan, WIP Europan eta Ikusmira Berriak-en.

Bestalde, euskal zinemari eskainitako sail bereziak, Zinemirak, fikziozko eta ez-fikziozko hamaika lan izango ditu. Horietako zazpik Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko aukera izango dute, ekitaldian estreinaldia egingo dutelako. Gainera, beste sail batzuen parte izango diren beste bi lanek ere 20.000 euroko saria eskuratzeko aukera izango dute. Horrela, bederatzi ekoizpen lehiatuko dira.

Donostia Zinemaldiak eta produktoreen elkarteek Kimuak euskal film laburrak babesteko programari ohorezko sariarekin omenaldia egitea erabaki dute, Zinemira Saria. Euskal filmotekako langileek, beraz, irailaren 21an, asteartean, Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den ekitaldi handian jasoko dute saria.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena