12:13

Zinema

Palmaresa

"L'Histoire de Souleymane"k irabazi du film luze onenaren saria Giza Eskubideen Zinemaldian

N. V. | EITB Media

"Tratado de invisibilidad"ek film luze onenaren Amnesty International saria irabazi du, eta "16060 egun" Iñaki Alforja eta Iban Toledoren lanak Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.

  • “L’Histoire de Souleymane”

    “L’Histoire de Souleymane”

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

L'Histoire de Souleymane Boris Lojkinek zuzendutako filmak lortu du Film Luze Onenaren Publikoaren Saria Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian.

Parisko kaleetatik janaria banatzeko pedalei eragin bitartean, Souleymane film irabazleko protagonista berriro ari da bere historia bizitzen. Bi egun barru elkarrizketatuko dute asiloa eskatzeko, hori baita paperak lortzeko gakoa, baina Souleymane ez dago horretarako prestatuta.

Film Luze Onenaren Amnesty International saria, bestalde, Tratado de invisibilidad Luciana Kaplanen lanak jasoko du. Epaimahaiaren iritziz, emakumezko kale-garbitzaileen egunerokoa erakusten duen filmak "agerian uzten du, zorroztasun estetikoarekin eta maila zinematografiko handiarekin, emakume horien esplotazioa eta egoera horrek eragiten duen eskubide-urraketa".

Sail horretako epaimahaiak, gainera, aipamen berezia eman dio Waves (Vlny, 2024) filmari, "Pragako Udaberrian adierazpen-askatasunaren aldeko borrokari heldu diolako, gaur egun ere mehatxupean dagoen eskubideari, alegia".

Ali Reza Shah Hosseiniren Black Scarf (Iran, 2024) filmak Film Labur Onenaren Gazte Epaimahaiaren Saria irabazi du, eta 16060 egun (2024) Iñaki Alforja eta Iban Toledoren filmak, berriz, Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria, aurten lehen aldiz banatu dena.

Gaur arratsaldean banatuko dituzte sariak, 20:00etan, itxiera-ekitaldian. Helena Taberna zinemagileak, gainera, ohorezko saria jasoko du gala horretan.

 

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen