10:00

Zinema

Maiatzak 2-10

Alice Lowe, Daniel Monzon eta Santurnino Garcia sarituko ditu Fant zinemaldiak

N. V. | EITB Media

Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiaren 31. edizioa maiatzaren 2tik 10era egingo dute.  

  • Saturnino Garciak itxiera ekitaldian jasoko du ohorezko saria

    Saturnino Garciak itxiera ekitaldian jasoko du ohorezko saria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fant Bilboko fantasiazko zinema jaialdiaren 31. edizioak Alice Loweri emango dio Fantasiazko Izarra saria, eta Daniel Monzon eta Saturnino Garcia aitortuko ditu Ohorezko Fant sari banarekin.

Bilboko Udalak antolatzen duen Fant zinemaldiaren 31. aldia maiatzaren 2tik 10era egingo da. Hiru saritu berriak Enrique Buleori gehitu zaizkie, zuzendari espainiarrak Fantrobia saria jasoko baitu.

Bada, Fantek Alice Lowe aktore, zuzendari eta gidoilari britainiarrari emango dio Fantasiazko Izarra saria, zinemaldiaren sari nagusia, hain zuzen ere. Bere azken film luzea 'Timestalker' da, Sitgesko Zinemaldian estreinatua. Publikoak 'Black Mirror' eta 'Darkplace' telesailetan egindako lanagatik ezagutzen du bereziki. Aktore gisa ibilbide luzea egin du zineman eta telebistan.

Bestalde, Fant zinemaldiak ibilbide luzea duten bi profesional omenduko ditu Ohorezko Fant sari banarekin: Daniel Monzon eta Saturnino Garcia.

Daniel Monzon mallorcarra kazetaria eta zinema kritikaria izan zen zuzendari lanean hasi aurretik, eta zazpi film zuzendu ditu orain arte, tartean 'El corazón del guerrero', 'Celda 211' 'El niño' eta 'Las leyes de la frontera'.

Bestalde, Saturnino Garcia Leongo aktorea da jaiotzez, baina euskal herritarra adopzioz, eta, besteak beste, 'Justino, un asesino de la tercera edad' filmean egindako protagonista rolagatik da ezaguna.

Alice Lowek eta Saturnino Garciak Fanten itxiera ekitaldian jasoko dute saria, maiatzaren 9an, BBK Aretoan, eta egun horretan bertan Loweren azken lana proiektatuko da: 'Timestalker'.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen