07:37

Zinema

Heriotza

Val Kilmer estatubatuar aktorea zendu da

Agentziak

65 urte zituela hil da Kilmer, pneumoniak jota, "Top Gun", "Batman Forever", "Top Secret", "Willow" eta beste hamarka pelikulatan aritu eta gero.

  • Val Kilmer, 2005ean Cannesen. Argazkia: Georges Biard

    Val Kilmer, 2005ean Cannesen. Argazkia: Georges Biard

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Val Kilmer, Jim Morrisonena eta Batmanena egin eta Top Gun, Top Secret, Willow, Tombstone eta beste hamaika pelikulatan aritu zen estatubatuar aktorea, zendu da, 65 urte zituela, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.

Mercedes Kilmer aktorearen alabak egunkariari kontatu dionez, Val Kilmerri eztarriko minbizia aurkitu zioten 2014an, eta osatu egin zen, baina atzo zendu zen, pneumonia batek jota.

Val Kilmer (1959ko abenduaren 31, Los Angeles – 2025eko apirilaren 1a, ib.) Hollywoodeko aktore ospetsuenetakoa izan zen joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan, hainbat eta hainbat pelikula arrakastatsutan aritu baitzen: Top Secret (Nick Rivers Bigarren Mundu Gerran nahasitako rock izarra), Top Gun eta Top Gun: Maverick sekuela (Tom "Iceman" Kazansky, Tom Cruiseren arerioa), Willow, The Doors Oliver Stoneren filma (Jim Morrison izan zen Kilmer), Batman Forever (Batmanena egin zuen), Heat, The Saint eta Kiss Kiss Bang Bang. 

2021ean, Val dokumentala estreinatu zen, bere bizitzaren eta ibilbidearen irudikapen zintzoa.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen