13:54

Zinema

Apirilak 4-11

Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiak Helena Taberna sarituko du

N. V. | EITB Media

Jaialdiaren 22. edizioan, 25 film luze eta 23 film labur proiektatuko dituzte. "Faisaien irla" filmak irekiko du zinemaldia, eta "Good one"k itxi, Helena Tabernak ibilbide osoaren omenezko saria jasoko duen itxiera galan.

  • Lara Izagirrek ''Empoderío'' lana aurkeztuko du Film Luzeen Sail Ofizialean

    Lara Izagirrek "Empoderío" lana aurkeztuko du Film Luzeen Sail Ofizialean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Faisaien irla Asier Urbietak Bidasoko mugaren inguruan jositako fikziozko filmak apirilaren 4an ireki, eta Good one India Donaldsonen filmak itxiko du, lehiatik kanpo, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 22. edizioa. Aurten, 15 lan izango dira guztira Film Luzeen Sail Ofizialean, tartean Empoderío Lara Izagirrek emakume ijitoen Bilboko talde bati buruz egin duen dokumentala, Alma del desierto (Monica Taboada-Tapia), L'Histoire de Souleymane (Boris Lojkine) paperik gabeko rider migratzaileen gaineko lana, The New Year That Never Came (Bogdan Muresanu) Ceau¿escuren agintaldiaren amaierari buruzko filma eta Tratado de invisibilidad (Luciana Kaplan) Mexiko Hiriko garbiketako langileei buruzko istorioa.

Nazioarteko Film Laburren Sail Ofizialean, 12 lan lehiatuko dira, tartean Her name is Ida norvegiarra, The man who could not remain silent Balkanetako gerran kokatutako istorio lazgarri eta humanista eta Mariem saharar musikari baten agurra kontatzen duen istorioa.

Euskal Film Laburren Sail Ofizialean, bestalde, lan hauek erakutsiko dituzte: 16060 egun (Iñaki Alforja, Iban Toledo), Azkena (Ane Ines Landeta, Lorea Lyons), Capitanes (Kevin Castellano, Edu Hirschfeld), Errotatiba (Iratxe Fresneda), Gure oilarra kanpoan da (Carlota Galilea), Locas del atico (Tamara Garcia Iglesias), Patrimonio (Aitor Abio) eta, lehiatik kanpo, Zona Wao (Nagore Eceiza).

Gainera, Helena Taberna zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizleak zinema jaialdiaren saria jasoko du, apirilaren 11n, itxiera ekitaldian. Jaialdiaren arduradunek "hautatzen dituen proiektuen koherentziagatik eta bere estilo zinematografiko pertsonalagatik" nabarmendu dute nafar zinemagilearen ibilbidea. Varados pelikula proiektatuko dute, sariarekin lotuta.

Sarrerak (5 €) martxoaren 28an, ostirala, jarriko dituzte salgai, 11:30ean, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.

Zinemaldiaren helburua da "kalitatezko zinemaren bidez giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiri buruzko hausnarketa, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea, baita justizia eta ekitate sozialarekin konprometitutako herritar aktiboak egon daitezen sustatzen laguntzea ere".

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen