08:49

Zinema

Saria

Silver Film Festival jaialdiak Helena Taberna zinemagilea sarituko du

N. V. | EITB Media

Bizitzaren "bigarren erdiari" begiratzen dion zinema eta pentsamenduaren jaialdiaren hirugarren edizioa martxoaren 24tik 28ra egingo dute.

  • Helena Taberna

    Helena Taberna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Silver Film Festival jaialdiak Helena Taberna zinemagile nafarrari emango dio bere hirugarren edizioko Silver Saria.

EITBren babesarekin banatzen da sari hori, eta aintzat hartu nahi du bere zineman "kontatzeko zeuden izaera sozialeko istorioak azaleratzeko nahimen etengabea erakusten duen emakume baten ibilbidea eta espiritua".

Silver Film Festival martxoaren 24tik 28ra egingo dute Bilbon, eta Tabernak lehen egun horretan, martxoaren 24an, jasoko du bere saria, Arriaga antzokian, inaugurazio galan.

Nafar zinemagileak, gainera, Nosotros filma aurkeztuko du jaialdian, martxoaren 27an, Golem Alhondiga zinema aretoetan.

Lan horrez gain, ikusgai izango dira jaialdian My favourite cake Maryam Moghaddam eta Behtas Sanaeeha zinemagileen lana, 8 Julio Medemen film berria eta Una historia verdadera David Lynchen pelikula ederra.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen