Zinema
Zinemaldia
agentziak | eitb media
Lau Oscar, bost Bafta sari, bi Urrezko Globo eta Veneziako Urrezko Lehoia jaso ostean, Zinemaldiaren hasiera ekitaldian eskuratuko du golardoa.
Lanthimos, Veneziako Urrezko Lehoia jasotzen. Argazkia: EFE
Yorgos Tanthimos greziar zuzendariaren 'Poor things' pelikularentzat izango da urteko film onenaren Fipresci saria, eta irailaren 20an emango dute golardoa, Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren hasiera ekitaldian.
Nazioarteko Kritikarien Federazioko 791 kideren bozketaren ostean, pelikula horixe izan da garaile 2023ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutakoen artean, Zinemaldiak jakinarazi duenez.
Gainerako pelikula finalistak hauek izan dira: 'Do not Expect Too Much from the End of the World', Radu Jaderena; 'Aku Wa Sonzai Shinai', Ryusuke Hamaguchirena; 'All of US Strangers', Andrew Haighena; eta 'The Seed of the Sacred Fig', Mohamad Rasoulofena (azkena Perlak sailean ikusi ahal izango da).
'Poor things', Emma Stone, Mark Ruffalo eta Willem Dafoe protagonista dituena, 2023ko Veneziako Jaialdian estreinatu zuten, eta Urrezko Lehoia eskuratu zuen.
Horrez gain, pelikulak bi Urrezko Globo, bost Bafta sari eta lau Oscar eskuratu ditu, tartean emakumezko aktore onenarena, Emma Stonentzat.
Fipresci saria Donostiako Zinemaldiaren inaugurazio galan emango dute, irailaren 20an, eta filma ikusteko aukera izango da.
1999an saria sortu zutenetik, Maren Adek, Pedro Almodovarrek, Paul Thomas Andersonek, Alfonso Cuaronek, Jean-Luc Godardek, Ryusuke Hamaguchik, Michael Hanekek, Aki Kaurismakik, Richard Linklaterrek, Terrence Malickek, George Millerrek, Cristian Mungiuk eta Chloe Zhaok jaso dute golardoa, besteak beste.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa