09:51

Zinema

ZINEA

Alain Delon aktore frantziarra hil da 88 urte zituela

agentziak | eitb media

Zinearen mito bihurtu zen aurreko mendeko 50eko hamarkadan hasitako ibilbideari esker.

  • Alain Delon Canneseko jaialdian. Argazkia: EFE

    Alain Delon Canneseko jaialdian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alain Delon, Frantziako zineak eman duen aktore garrantzitsuenetako bat, hil da, 88 urte zituela, Alain Fabien, Anouchka eta Anthony seme-alabek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

AFP agentziari bidalitako mezuan, hiru seme-alabek azaldu dute "lasai" hil dela aita Douchyn, Frantzia erdigunean, Alain Delonek zuen etxean.

"Oso une gogor honetan" familiaren "intimitatea errespetatzeko" eskatu dute haren seme-alabek.

Delonek 122 pelikula utzi ditu; 2 zuzendu ditu, 32 ekoitzi, eta 88tan aktore gisa aritu da. Jean-Pierre Melville ('Le cercle rouge', 'Le Samourai'), Luchino Visconti ('Rocco e i suoi fratelli', 'Il Gattopardo') eta Louis Malle zuzendari entzutetsuak izan zituen lagun horietako askotan, eta galai estoiko eta zaurgarriarena egin du gehienetan.

Sariei dagokienez, 1957an lehenengo aldiz pantaila handian agertu zenetik, Delonek aktore onenaren Cesar saria jaso zuen Bertrand Blierren 'Notre histoire' filmean egindako lanagatik, eta Ohorezko Hartza 1995eko Berlinalen. Gainera, 2019an Cannesen Ohorezko Urrezko Palma eman zioten.

Bestalde, gogoangarria da Jean-Paul Belmondorekin izandako harremana, 8 pelikulatan islatutakoa. Han zuzen ere, harekin egindako azkenak (Patrice Leconteren '1 chance sur 2') izandako arrakasta eskasak markatu zuen Delonen ibilibidearen gainbehera.

Ezin aipatu gabe utzi homosexualen eta emakumeen aurka egindako adierazpenak eta ekintzak. Izan ere, 2019an Urrezko Palma jaso aurretik esandakoek polemika handia piztu zuten, homosexualek haurrak izatea "naturaren aurka" egitea zela eta hainbat emakumeri zaplaztekoak eman zizkiela esan baitzuen.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena