07:47

Zinema

Heriotza

Lee Sun Kyun "Parasite" hegokorear filmeko aktorearen gorpua aurkitu dute

EITB Media

Norbaitek Poliziari aktoreak suizidio ohar bat idatzi zuela ohartarazi eta gero aurkitu dute aktorearen hilotza.

  • Lee Sun Kyun. Argazkia: NewsInStar, CC BY 3.0 , via Wikimedia Commons

    Lee Sun Kyun. Argazkia: NewsInStar, CC BY 3.0 , via Wikimedia Commons

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lee Sun Kyun hegokorear aktorea, "Parasite" lau Oscar sari irabazi zituen pelikulan egin zuen lanagatik ezaguna, auto batean hilda aurkitu dute gaur, asteazkenarekin, duela hainbat astetik Polizia aktoreak droga kontsumitu ote zuen ikertzen aritu eta gero.

Lehenik eta behin, Poliziak Seul erdiguneko parke batean aurkitu du Lee, auto baten barruan bertan 10:30 zirela, eta konorterik gabe zegoela pentsatu du, norbaitek salaketa jarri eta gero aktoreak suizidio ohar bat utzi zuela eta bere autoa desagertu zela ohartarazteko.

Aktorea hainbat aldiz galdekatu zuen Poliziak, drogak kontsumitu zituen susmoak zituztela eta, baina berak esana zuen iruzur egin ziotela eta ez zekiela zer hartzen ari zen. Negatibo eman zuen laborategian egindako hainbat probatan, baina ikerketak oihartzun handia izan zuen herrialdeko hedabide sentsazionalistetan.

Astelehenean, eskaera egin zuen Incheongo Udaltzaingoan poligrafoaren proba egiteko, eta berriro aldarrikatu zuen errugabea zela.

Leek 48 urte zituen, eta oso ezaguna zen Hego Koreak "Parasite" lau Oscar sari irabazi zituen Bong Joon Horen pelikularen arrakastaren aurretik ere. "Coffe Prince" telesailarekin (2007) egin zen ospetsu, eta are ezagunagoa egin zuten "Behind The White Tower", "Pasta" eta "My Mister" lanek.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena