Zinema
Palmaresa
EITB Media
Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Marc Martinez zuzendariaren "Tigre Místico" ekoizpenari eman diote, eta Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria, berriz, Lle Godoyren "Encajada" lanari.
"Year of the Shark" filmeko fotograma bat. Argazkia: FANT
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 29. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiak Ludovic Boukherma eta Zoran Boukherma zuzendari frantziarren "Year of the Shark" filmari eman dio aurten Film Luzerik Onenaren Saria, "beldurrezko zinemaren klasikoetako baten berridazketan hizkuntza zinematografikoarekin jolasteko zorroztasunagatik eta bere umore eldarniotsuagatik".
Ernesto del Rio ZINEBI eta Bilbao Bizkaia Film Commissioneko zuzendariak, Iratxe Fresneda irakasle eta filmegileak eta Marta Medina zinema kritikari, gidoilari eta film laburren egileak osatu dute epaimahaia.
Film laburrei dagokienez, Epaimahaiaren Saria Marc Martinez zuzendariaren "Tigre Místico" lanarentzat izan da, "fantastikoaren tradizioak modu burutsuan jasotzeko orduan duen lotsagabekeriagatik eta eguneroko bizitzaren absurdoari etekina ateratzen jakiteagatik".
Gainera, Lle Godoyren "Encajada" aukeratu dute Euskal Film Laburrik Onena gisa, "trebezia baliabide minimoekin fabula iradokitzaile eta organiko bat artikulatzeko, protagonistaren jardun arriskutsuagatik, konbentzioetatik ihes egiten saiatzen den istorioa zentzuz betetzen baitu".
Bestalde, Euskal Gidoigileen Elkarteak Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onena hautatu du. Magdalena Lauristch zuzendariaren "Rubikon" lanak jaso du saria, "premisaren adimenagatik, erritmo eta tentsio narratiboaren erabileragatik, eta zientzia-fikzioaren baliabideak historia unibertsal bezain humanista bat kontatzeko erabiltzeagatik".
Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria Ane Guisasolarentzat izan da, Lle Godoyk zuzendutako "Encajada" filmean egindako interpretazioagatik.
Palmares nagusia larunbat honetan proiektatuko da BBK Aretoan; 18:00etan, Ikuspegi Fantastikoaren Atala, eta, 20:00etan, Sail Ofizialean saritutako tituluak. "Year of the Shark" filma azpititulu bikoitzekin proiektatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz.
FANT 2023 palmaresa
SAIL OFIZIALA
- SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
"Year of the Shark", Ludovic Boukherma eta Zoran Boukherma
- SAIL OFIZIALEKO FILM LABUR ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
"Tigre Místico", Marc Martinez
- EUSKAL FILM LABUR ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
"Encajada", Lle Godoy
- EUSKAL FILM LABURRETAKO ANTZEZPEN ONENAREN OHOREZKO SARIA
Ane Guisasola, "Encajada"
- SAIL OFIZIALEKO ZUZENDARI BERRITZAILEENAREN CINECLUB FAS SARIA
"Viejos", Raul Cerezo eta Fernando Gonzalez
- SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN GIDOIRIK ONENAREN EUSKAL GIDOIGILEEN SARIA
"Rubikon", Magdalena Lauristch
- SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENAREN PUBLIKOAREN SARIA
"No Dogs Or Italians Allowed ", Alain Ughetto
- SAIL OFIZIALEKO FILM LABUR ONENAREN PUBLIKOAREN SARIA
"Encajada", Lle Godoy
IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILA
- IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LUZE ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
"La Paradoja De Antares" Luis Tinoco
- IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LABUR ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
"Power Signal", Oscar Boyson
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa