Zinema
ZINEMA SARIAK
AGENCIAS | EITB MEDIA
Euskal Herrian 01:00ak direnean hasiko da gala (17:00ak Los Angelesen). Daniel Kwan eta Daniel Scheinerten "Everything Everywhere All at Once" eta Edward Bergerren "Im Westen nichts Neue" dira faborito nagusiak.
Bideoak (1)
Denboralea izan da azken egunetan Los Angelesen (Kalifornia, AEB), baina horrek ez ditu eragotzi Oscar Sarien galako prestaketa lanak. Hala, larunbatetik prest da alfonbra dotorea Doly Antzokiaren atarian. Aurten, lehen aldiz, urre kolorekoa, gorria izan beharrean.
Daniel Kwan eta Daniel Scheinerten "Everything Everywhere All at Once" eta Edward Bergerren "Im Westen nichts Neue" dira faborito nagusiak, eta filmik onena zein den jakitearekin batera, ikusmina handia eragiten du Hollywoodeko aktore aktoresen pasarela handienak.
Oscar Sarien 95. edizio honetan, Hollywoodeko akademiak esfortzu nabarmena egin du, gainera, ikuslego anitzagora iristeko eta horregatik, aurkezleen artean, ohiko izarrez gain -Glenn Close, Samuel L. Jackson...- 'celebrity' eta 'influencer'rak ere sartu ditu: Pedro Pascal txiletarra, Florence Pugh britainiarra, Halle Bailey estatubatuarra etab..
Gainera, Rihannak abestuko du bertan, hainbat urtez musikaren industriatik urrunduta egon ondoren, aurtengo Super Bowlean agertu eta zirrara eragin duen pop izarrak.
Faboritoak
"Everything Everywhere All at Once" (11 izendapen) eta "The Banshees of Inisherin" eta "Im Westen nichts Neue" (bederatzina izendapen) dira izendapen gehien jaso dituen pelikulak.
Hiru horiez gain, film onenaren sarirako hautagaiak izango dira "Elvis" (Baz Luhrmann, zortzi izendapen), "The Fabelman" (Steven Spielberg, 7 izendapen) eta 2022an ikusleen babes handia jaso duten bi pelikula, "Top Gun: Maverick" (Joseph Kosinski, 6 izendapen) eta "Avatar: The Way of Water" (James Cameron, 4 izendapen).
Spielberg berak esana da "Top Gun" Tom Cruisen filmak "ipurdia salbatu" ziola Hollywoodi covid-19aren pandemiaren ostean zinemetatik urrunduta zebilen ikuslegoa berriz ere aretoetara erakarriz, eta Akademiak hori saritu egin dezakeela uste du.
Martin McDonagh ("The Banshees of Inisherin"), Daniel Kwan eta Daniel Scheinert ("Everything Everywhere All at Once"), Steven Spielberg ("The Fabelman"), Todd Field ("Tár") eta Ruben Östlund ("The triangle of sadness") dira zuzendari onenaren Oscar sarirako hautagaiak.
Gizonezko aktore onenaren sarirako hautagai dira, berriz, Austin Butler ("Elvis"), Colin Farrell ("The Banshees of Inisherin"), Brendan Fraser ("The whale"), Paul Mescal ("Aftersun") eta Bill Nighy ("Living") . Kritikari askok uste dute aurten, Brendar Fraserri justizia egingo diola Akademiak urte askotan baztertuta edo "bigarren mailakotzat" izan eta gero. Hemen behean, ETB2ko La Noche De saioan honi buruz egin zuten bideoa:
Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaiak Cate Blanchett ("Tár"), Ana de Armas ("Blonde"), Andrea Riseborough ("To Leslie"), Michelle Williams ("The Fabelman") eta Michelle Yeohrentzat ("Everything Everywhere All at Once") dira.
Euskal Herrian 01:00ak direnean hasiko da gala (17:00ak Los Angelesen) eta "alfonbra gorriko" desfilea bi ordu lehenago hasiko da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa