Zinema
''Las chicas están bien''
N. V. | EITB Media
Nafar zuzendari, aktore eta gidoilariak "udako ipuin bat" kontatu du "Las chicas están bien" filmean, "printzesak, apoak, errekak, kartak eta printze despistatuak ere badituena".
Itsaso Arana, "Las chias están bien" filmatzen
Itsaso Arana nafar aktore (La reconquista, Tenéis que venir a verla, Las altas presiones) eta gidoilariak (La virgen de agosto, Jonas Truebaren filma) bukatu du zuzendu duen lehen pelikula, Las chicas están bien, filmatzen. Haren hitzetan, "udako ipuin bat" da filma, "printzesak, apoak, errekak, kartak eta printze despistatu bat ere badituena".
Barbara Lennie, Irene Escolar, Itziar Manero, Helena Ezquerro eta Itsaso Arana dira protagonistak: bost aktore elkarrekin biziko dira egun batzuetan, antzezlan bat prestatzeko, ohiko mundutik at dagoen errota zahar batean.
Istorioak antzezlan bat biltzen du barruan, baina "ipuin bat, sorginkeria baten historia" ere bada.
"Hizpide du nola ipuinek eta emakumezkoei buruzko irudikapenek gorpuztu eta mindu ere egiten gaituzten. Baina hori baino gehiago, maitasunari buruzko filma da", azaldu du Aranak.
1985ean Tafallan jaioa, Aranak ibilbide luzea du sortzaile gisa. Testu interpretazioan lizentziaduna da, eta La Tristura arte eszenikoen taldearen sortzaileetako bat da, zeinekin Actos de juventud, Años 90… eta Materia prima lanak ondu baititu zuzendari eta aktore gisara han-hor-hemen taularatzeko.
Las chicas están bien 2023an estreinatu nahi dute zinema aretoetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa