Carpenterren eta Joon-horen klasikoak eta Galder Gaztelu-Urrutiari saria, FANTean
30 monedas Alex de la Iglesia bilbotar zinemagilearen telesailaren proiekzio berezia eta John Carpenter estatubatuarraren eta Bong Joon-ho korearraren pelikula klasikoak eskainiko ditu, besteak beste, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. edizioak. Azaroaren 7tik 12ra egingo da, udaberrian pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero.
Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia El hoyoren zuzendariak Fantrobia saria jasoko du, zinema munduko figura berriei eskaintzen zaiena.
Sail ofizialean hamar pelikula lehiatuko dira, film luze, gidoi eta zuzendaritza onenaren sariak lortzeko.
Alex de la Iglesia
Azaroaren 8rako, 30 monedas Alex de la Iglesiaren telesailaren (HBO) proiekzio berezia prestatu du jaialdiak, eta, hilaren 10ean, zuzendari horren La comunidad pelikula eskainiko dute, estreinatu zeneko 20. urteurrenean.
Fant Maisuak atalean, azpimarratzekoa den programazioa aurkeztu dute: John Carpenter estatubatuarraren (The thing), Donald Cammel britainiarraren (White of the Eye) eta Bong Joon-ho korearraren (Parasites) pelikulak emango dituzte.
Film laburrak
Film laburrek pisu handia izango dute berriz ere Fanten programazioan: 22 lan (10 euskaldunak) lehiatuko dira film labur onenaren eta publikoaren sarian. Jaialdia azaroaren 7an abiatuko dute Psycho Gorman Steven Kostanskiren film luzeak eta Dar-dar Paul Urkijoren film laburrak.
Albiste gehiago zinema
"La misteriosa mirada del flamenco" filmak irabazi du Sebastiane Latino saria
Diego Céspedes txiletar zinemagilearen pelikulak irabazi du Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak LGBTIQA+ komunitatearen aldarrikapen eta balioen defentsa ondoen irudikatzen duen Latinoamerikako film luzeari ematen dion saria.
Veronica Echegui espainiar aktorea hil da
Gaixotasun batek jota hil da Yo soy la Juani filmeko protagonista, 42 urte zituela, haren ingurukoek iragarri dutenez.
16 "perla" Donostiako Zinemaldian, aurrez ikusi gabeko ekoizpenez gozatzeko
Nazioarteko zinema-jaialdietan txalo-zaparradak jaso ondoren, 73. Zinemaldian ere egongo dira ikusgai "Perlak" saileko tituluak.
Mundu mailako zazpi estreinaldi izango dira Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saileko 23 filmen artean
Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera sailaren programa osoaren berri eman du ostegun honetan, ohar baten bidez. 15 film luze, 6 film labur eta iraupen ertaineko 2 film eskainiko dituzte sail horretan, Lucile Hadzihalilovic, Luis Ortega, Hlynur Palmason, Paz Encina, Luis Ortega eta Harris Dickinson zuzendariek sinatutakoak, besteak beste.
Dominga Sotomayorrek Horizontes Latinos irekiko du, "Limpia" filmaren mundu mailako estreinaldiarekin
Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila Dominga Sotomayorren "Limpia" lanaren mundu mailako estreinaldiarekin hasiko da, eta Diego Cespedesen "La misteriosa mirada del flamenco" lanarekin emango zaio amaiera.
"Rondallas" eta "Hasta que me quede sin voz" filmak estreinatuko dira Belodromoan
Gainera, Go!azen telesailaren 12. denboraldiko lehen atalaren bi emanaldi eskainiko dira, lehenengoz. Sarrerak astearte honetan jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneetan.
"Made in Spain" sailak 28 titulu aurkeztuko ditu Zinemaldian
Ana Lambarri eta Julio Medemen filmak ikusi ahal izango dira, "Todo lo que no sé" eta "8", Malagan estreinatuak. Gainera, EITBren partaidetza duten ekoizpenak programatu dira: Helena Tabernaren "Nosotros" eta Arantxa Echevarriaren "La infiltrada".
'Maspalomas' filmak badu kartel ofiziala
Aitor Arregik eta Jose Maria Goenagak zuzendutako film luzeak zahartzaroari eta homosexualitateari buruzko istorio bat kontatzen du. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da irailaren 26an, eta Urrezko Maskorra eskuratzeko lehiatuko da.
'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban
Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.
Europa, Asia eta Costa Ricako zinemagile hasiberriek osatzen dute New Directors saila
Jonatan Etzler suediarrak, Yukari Sakamoto japoniarrak eta Seyhmus Altun kurduak, besteak beste, bat egingo dute Irati Gorostidi Agirretxe nafarraren eta Jose Alayon kanariarraren proposamenekin.