11:11

Zinema

Palmaresa

'El eslabón podrido' argentinarra, Fant jaialdiko film luze onena

N.V. | eitb.eus

Epaimahaiak “Edificio Tatuapé Mahal” film laburra eta “Lost Village” euskal film laburra ere saritu ditu. Publikoaren ustez, “Apolo 81” izan da film laburrik onena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiaren 22. edizioko epaimahaikideek, Fiona O'Shaughnessy eta Laurence R. Harvey aktoreek eta Jose Maria Clemente kazetariak, “El eslabón podrido” Valentin J. Diment zuzendariaren argentinar lanari eman diote FANT 2016 film luze onenaren saria.

Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, “nekazaritza eremuan girotutako fabula bat da, Argentina sakoneko herrixka bateko eguneroko bizitzaren alderik bitxi eta goitarrenak erakusten dituena”.

Gaur arratsaldean banatuko dute saria, BBK Aretoan, 20:00etan hasiko duten galan. Ekitaldi horretan, “Baskin” Can Evrenol turkiar zinemagilearen, Fantrobia sariaren irabazlearen, filma proiektatuko dute.

Film laburrei dagokienez, epaimahaiak Edificio Tatuapé Mahal (Brasil, 2014, 10’) Carolina Markowiczen eta Fernanda Salloumen lana saritu du, plastilinazko panpinatxoak protagonista direla animazioa eta fikzioa nahasten dituen filma.

Euskal film labur onena, epaimahaiaren iritziz, “Lost Village” George Todriaren fikziozko lana izan da. Honela deskribatu dute: “Poema zinematografiko honek bere harira bultzatzen du ikuslea, gero haren emozioak bortizki jotzeko”.

Bestalde, Fanteko ikusleen botoak zenbatuta, Bilboko jaialdiko film laburrik onena “Apolo 81” (Espainia, 2015) Oscar Bernacerren lana izan da.

Aurten lehen aldiz, jaialdiak bi sari berezi emango ditu, Panorama Fantastikoa atalean. Film luze onenarena “L’altra frontera”ri eman diote, eta film labur onenarena “Madre de Dios” Gigi Saul Guerreroren pelikulari. Sari honek, nolanahi den, ez du diru ekarpenik.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena