Zinema
Urteko estreinaldiak
Efe | Erredakzioa
“Pikadero”, “Igelak”, Daniel Calparsoro, Alex de la Iglesia, Koldo Serra, Gonzalez Iñarritu, Taratino edo Almodovarrren azken lanak helduko dira 2016an.
Bideoak (1)
?Batman vs Superman. Dawn of Justice? Batman berri baten (Ben Affleck) eta Supermanen (Henry Cavill) arteko buruz burukoa da 2016an estreinatuko diren filmen artetik ikusmin gehien piztu duenetako bat. Nolanahi den, frankizien atal berriez gain, zuzendari handi askoren film berriak ikusi ahalko dira 2016an: Tarantino, Almodovar, Gonzalez Iñarritu...
Euskal zinemari dagokionez, urte berriak ?Pikadero? (Ben Sharrock) lanaren estreinaldia ekarriko du; Donostiako Zinemaldian oso kritika onak jaso zituen euskaraz filmatutako lanak. Halaber, ?Igelak? komedia soziala ere ikusi ahalko da (filmeko lantaldeak filmatze lanen berri eman digu eitb.eus-eko blogean), baita Daniel Calparsoro, Alex de la Iglesia eta Koldo Serra zuzendarien lan berriak ere.
Calparsoro ?Cien años de perdon?ekin helduko da bueltan, Luis Tosar, Raul Arevalo eta Jose Coronado aktoreak lagun, eta Alex de la Iglesiak Mario Casas, Jose Sacristan eta Camen Machirengana jo du ?El bar? pelikula egiteko. Frankotiratzaile baten mehatxupean taberna batetik irten ezinik dagoen pertsona talde baten inguruko istorioa da zuzendari bilbotarrarena, eta traizioa eta errua hartuko ditu hizpide bertan, besteak beste.
?Gernika? 2016an ikusgai egongo den proiektu handirako, James D?Arcy, Maria Valverde eta Jack Davenport aktoreak zuzendu ditu Koldo Serrak.
Zuzendari handiak eta sagak
Bestela, Oscarren atarian, film handiak helduko dira zinema aretoetara urtea hastearekin batera. ?Spotlight? da horietako bat, izar zerrenda oparoa erakusten duena: Michael Keaton, Mark Ruffalo, Rachel McAdams? Bostongo eliza katolikoan adingabeei eginiko abusuak azaleratu zuen kazetaritza ikerketari buruzko istorioa kontatzen du.
Gainera, ?Carol? Cate Blanchett protagonista duen drama erromantikoa (Todd Haynes), ?The Danish Girl? kritikarien arabera Eddie Redmayne paper izugarrian erakusten duen lana eta ?The Room? jaialdietan laudorioak ugari jaso dituen drama mingarria ere ikusteko parada izango da heldu den urtean.
Alejando Gonzalez Iñarritu iazko Oscarretako irabazleak sari horietan zorte handirik edukitzen ez duen aktore bat, Leonardo di Caprio, izan du ondoan ?The Revenant? pantailaratzeko. Sari nagusietarako lehian, ?The Hateful Eight? (Quentin Tarantino), ?Ave Cesar? Coen anaien komedia eta Michael Fassbender protaonista duen Steve Jobsen pelikula izango ditu aurkari nagusi, seguru asko.
?Batman vs Superman? Zach Snyderrek zuzendu duen filma martxoan helduko da Espainiako Estatuko zinema aretoetara. DC Comics etxeko bi pertsonaiak lehenengoz jarri dituzte elkarren aurrean film horretan.
Disneyren erantzuna bi hil geroago etorriko da: ?Civil War? lanean, Iron Man (Robert Downey Jr) eta Amerika Kapitaina (Chris Evans) jarriko ditu nor baino nor gehiago ekoiztetxe handiak, askatasunaren eta segurtasunaren arteko borroka bizian.Film horretan, gainera, Tom Hollandek lehenengoz jantziko du Spidermanen jantzia, 2017an egingo duen filmaren atariko gisa.
Baina sagak ez dira horretan soilik geldituko. Sylvester Stallone Rocky izango da berriz ?Creed? filmean; ?Divergent? sailak azkenaurreko atala eskainiko du, eta Ninja Dortokak ere bueltan izango dira. Ekainaren 16an, ?Warcraft? estreinatuko da, bide-jokoen zaleen zorionerako.
Aurrerago, uztail eta abuztu artean, ?Independence Day? berria iritsiko da, Will Smith gabe hori bai; ?Star Trek?en saga handitzen ere jarraituko dute, eta Matt Damon Bourne agentea izango da ostera ere.
Komikiez haraindi, Angelina Jolie eta Brad Pitt pantailan elkarrekin ikusi ahalko ditugu berriz, ?By the Sea? filmean; Jodie Fosterrek Julia Roberts eta George Clooney zuzendu ditu ?Money Monster?en; eta Johnny Deppek eta Anne Hathawayk ?Alice Through the Looking Glass? aurkeztuko dute.
Europa
Europako zinemari helduz, jaialdietan arrakasta bereganatu duten hainbat film helduko dira, hala nola ?Son of Saul? hungariarra, ?La giovinezza? Paolo Sorrentinoren azkena, Guy Ritchiek Artur erregearen istorioa helaraziko digu eta Harry Potterren sortzailearen azken lana, ?Fantastic Beasts and Where to Find Them? ere ikusi ahalko dugu.
Espainiako zinemaren aldetik, martxoaren 18an, Almodovarrek ?Julieta? estreinatuko du, Emma Suarez eta Adriana Ugarte protagonista dituen filma, eta Juan Antonio Bayona urrian itzuliko da, ?Un monstruo viene a verme? ipuinaren moldaketarekin; Felicity Jones eta Sigourney Weaver izan ditu bere aginduetara zuzendari espainiarrak.
Animazioa
Dory ?Finding Nemo? filmeko oroimenik gabeko arrainari bere pelikula egingo dio Pixarrek. Horrez gain, ?Zootropolis?, ?Angry Birds?, ?Ice Age? berri bat eta Alvin eta gainerako katagorrien beste pelikula bat ere estreinatuko dituzte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa