Oscarrak 2020
96. edizioa
N. V. | EITB Media
Pablo Berger bilbotarraren filmak ez du lortu animaziozko pelikula onenaren saria bart, Hollywoodeko Zinema Akademiaren sarien 96. edizioan. "The boy and the heron" Miyazaki maisuaren filmak eraman du sari hori.
Ez da posible izan. "Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filmak ezin izan du animaziozko film onenaren Oscar saria lortu, bart Los Angelesen egindako galan.
Saria Hayao Miyazaki animaziaren maisuarentzat izan da. Hirugarren Oscar saria du zinemagile japoniarrak. 2003an lehena lortu baitzuen, "Chihiroren bidaia" lanari esker, eta 2015ean Ohorezko Oscarra eman baitzioten bere iblibide osoa aintzatesteko.
"Robot dreams" ez ezik, japoniar filmak lehiakide hauek izan ditu animaziozko film onenaren sailean: "Spider-man: across the Spider-Verse" faboritoa, "Nimona" Netflixen fantasiazko abentura eta "Elemental" Pixarren lana.
Gala hasi aurretik, bilbotar zuzendaria "zoriontsu" agertu da alfonbra gorrian. "Nire irribarrea hainbat zenitmetro zabaldu da bi aldeetatik", adierazi du.
Bergerrek ez daki oraindik zein izango den bere hurrengo filma, baina seguru dago animaziora itzuliko dela, goiz edo berandu.
"Behin probatuta, ezin da animazioa askatu, istorioen mundu berri bat irekitzen dizulako eta, modu batean edo bestean, zuzendariaren ametsetatik gertuen dauden filmak direlako, planoaren erabateko kontrola ematen dizute eta. Animaziora itzuliko naiz, baina ez dakit zein izango den hurrengoa", bukatu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa