14:44

Oscarrak 2020

96. edizioa

"Robot Dreams" Pablo Berger bilbotarraren filma, Oscarretarako izendatuta

N. V. | EITB Media

Animaziozko film onenaren sailean lehiatuko da Los Angelesen martxoaren 10ean (martxoaren 11ko goizaldea Euskal Herrian).

  • ''Robot Dreams''

    "Robot Dreams"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Robot Dreams" Pablo Berger bilbotar zinemagilearen lana animaziozko film luze onenaren Oscar sarirako hautagaia izango da martxoaren 10eko gauean (martxoaren 11ko goizaldea Euskal Herrian).

Dog txakurra Manhattanen bizi da. Egun batez, robot bat eraikiko du, lagun bat. Adiskidetasuna handitzen joango da, 80ko hamarkadako New Yorken, eta elkarren hurko bihurtuko dira, min-minak. Udako gau batez, Dogek robota abandonatu beharko du hondartzan. Aurkituko dute inoiz elkar?

Cannesen estreinatu zen filma, maiatzean, eta irailean Sitgeseko jaiadian ere proiektatu zuten. Abenduaren 6an iritsi zen zinema aretoetara. Sariak jaso ditu Europako Zinemaren sarietan, Forqué sarietan eta Annecyn, besteak beste, eta lau sailetan dago izendatuta Goya sarietarako.

Bergerrek eta bere lantaldeko hainbat kidek izendapena berri izan duteneko unea, ondorengo bideoan:

Animaziozko film luze onenaren Oscar saria lortzeko lehian, "Robot Dreams" lanarekin batera, "Spider-Man: Cruzando el Multiverso", "Nimona", "El chico la garza" eta "Elemental" filmak daude izendatuta.

Hemen eguerdia zenean ezagutu dira izendapenak. Zazie Beetz eta Jack Quaid aktoreek eman dituzte jakitera, Janet Yang Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako lehendakariak lagunduta.

"La sociedad de la nieve"

Juan Antonio Bayona zuzendari kataluniarraren "La sociedad de la nieve" ere Oscar sarietarako izendatuen artean dago. Andeetako tragediari buruzko filmak bi sari irabazteko aukera du, nazioarteko film onenarena eta makillaje eta ile-apainketa onenarena.

"El orfanato", "Lo imposible" edo "Jurassic World" filmen zuzendariaren lehen izendapena da Oscarretarako. Aurten, kategoria berean Urrezko Globoetarako hautagaia ere izan zen, nahiz eta azkenean saria ez bereganatu.

Soinu-banda onenaren eta efektu berezi onenen ataletan ere proposatu zuen Bayonaren azken lana Espainiako Zinema Akademiak, baina bi kategoria horietan ez du izendapenik lortu.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena