Oscarrak 2020
OSCAR SARIAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Chris Rock umoristari emandako zaplaztekoagatik zigortu du Akademiak aktore estatubatuarra.
Chris Rock, Will Smithen belarrondokoa jaso berritan. Argazkia: EFE
Hollywoodeko Akademiak erabaki du 10 urtez antolatuko dituen ekitaldi guztietatik kanporatzea Will Smith aktorea, Oscar Sarien galak barne, Chris Rock umoristari eman zion zaplastekoagatik. Smithek, berriz, betoa "onartzen" eta "errespetatzen" duela erantzun du.
Akademiak ohar batean adierazi duenez, azken Oscar Sarien galak "ospakizuna" izan behar zuen, baina Smitchek erakutsitako jarrera "onartezin eta kaltegarriak" baldintzatu zuen. "Ez genuen erantzun egokia eman [horren aurrean], barkamena eskatzen dugu", gaineratu du.
Gainera, egoera horretan neurriz jokatu izana eskertu dio Chris Rocki.
Oharrak ez du zehazten aktorea sariak jasotzeko izendapenetarako hautagarri izan daitekeen.
Aktoreak, bestalde, ohar labur batean jakitera eman du "Akademiaren erabakia onartzen eta errespetatzen" duela.
Erakundetik behin betiko kanporatzea zen mahaigainean zegoen beste zigorretako bat, baina berehala baztertu zuten, Smithek berak uko egin baitzion joan den astean Akademiako kide izateari.
Duela astebete, aktoreak Akademia utziko zuela iragarri zuen, Oskar sarien 94. edizioan izandako jokaera "harrigarri, mingarri eta barkaezintzat" jo ostean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa