17:37

kultura

Heriotza

Richard Chamberlain aktorea hil da, 'Shogun' eta 'The Thorn Birds' telesailetako ikonoa, 90 urte zituela

Agentziak | EITB Media

70eko eta 80ko hamarkadetan AEBko telebistako aurpegi ezagunenetako bat izan zen, eta Hawaiiko bere etxean hil da, iktus batek eragindako konplikazioen ondorioz.

  • Richard Chamberlain EFEren artxiboko argazki batean (1997).

    Richard Chamberlain EFEren artxiboko argazki batean (1997).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richard Chamberlain aktore estatubatuarra hil da larunbat honetan, 90 urte zituela. 70eko eta 80ko hamarkadetan, AEBko telebistako aurpegi ezagunenetako bat izan zen.

Harlan Boll publizistak Variety zinema-aldizkariari baieztatu dio heriotza. Hawaiin hil da, Waimanaloko bere etxean, iktus batek eragindako konplikazioen ondorioz.

Lehen lanak antzerkian egin zituen, eta 60ko hamarkadan izan zuen lehen arrakasta telebistan, Dr. Kildare dramarekin. Telebistako lana eta antzerkikoa (bere pasiorik handiena) uztartu zituen bolada batean.

Hurrengo hamarkadan, The Towering Inferno arrakastatsuan parte hartu zuen, eta horren entzutetsuak ez diren lan aipagarriak egin zituen, Peter Weir zuzendari australiarraren The Last Wave filmekoa, esaterako. 

80ko hamarkadan jo zuen goia, telebistako izar bihurtu baitzen Shogun telesailarekin lehenik eta The Thorn Birds arrakastatsuarekin gero. 

80ko hamarkadaren amaieran, Chamberlain Hawaiira joan zen bizitzera, eta lan kontuengatik baino ez zen joaten kontinentera. Hawaiin bizi izan da ordutik, eta pinturarekiko zaletasunaz gozatu ahal izan du bertan.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen