20:43

kultura

KONTZERTUA

Judas Priest taldeak 'Painkiller' diskoaren 35. urteurrena ospatuko du Bilbon, ekainaren 23an

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hauxe da talde britainiarrak Espainiako Estatuan izango duen hitzordu bakarra. Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, 13:30ean.

  • Judas Priesten kontzertu bat. EITB Mediaren artxiboko irudia.

    Judas Priesten kontzertu bat. EITB Mediaren artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Judas Priest heavy metal taldeak 'Painkiller' albumaren 35. urteurrena ospatuko du Bilbon, 2025eko ekainaren 23an Miribillan emango duen kontzertuarekin. Gainera, euren azken lana aurkeztuko dute bertan: 'Invincible Shield'.

Get In Donostiako musika sustatzailearen arabera, Erresuma Batuko taldeak Espainiako Estatuan emango duen kontzertu bakarra izango da Bilbokoa. Bertara joateko sarrerak astelehenean bertan, abenduaren 23an, jarriko dira salgai, 13:30ean, route.resurrectionfest.es webgunearen bidez.

50 urteko ibilbidean, 19 estudio-disko argitaratu ditu Judas Priestek 1974an debutatu zuenetik.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena