kultura
25. edizioa
N. V. | EITB Media
Abuztuaren 4ra arte, 27 emanaldi izango dira Erriberrin bertan eta baita Tafallan, Beiren, San Martin Unxen eta Pitillasen ere. Horietako bat izango da euskaraz.
Melenas iruindar taldeak ostiral gauerdian joko du. Argazkia: Chris Juarez.
"Forever" Kulunka Teatro konpainiaren ikuskizun sarituak abiatuko du uztailaren 19an, ostiralarekin, 22:00etan, La Cavan, Erriberriko Antzerki Jaialdia. Egiletza Onenaren eta Zuzendaritza Onenaren Max saria irabazi berri du maskara antzerkiko lanak. Lehen eguna gauerditik aurrera amaituko da, Erriberriko Karlos III.a plazan, Melenas taldearen musikarekin.
Guztira, abuztuaren 4ra arte, musika, dantza, zirku eta antzerkiko 27 emanaldi programatu dituzte Ane Pikaza eta Maria Goiricelayaren zuzendaritza artistikoarekin, horietako bat euskaraz ("104 Haurra", Yarleku Teatro, uztailaren 26an Tafalla Kulturgunean), nagusiki Erriberrin, baina baita Tafallan, Beiren, San Martin Unxen eta, lehen aldiz, Pitillasen ere.
Aurten, 10 ikuskizun programatu dira La Cavan, eta emanaldi guztiak 22:00etan izango dira.
Larunbatean, hilaren 20an, Chévere konpainiak "Helen Keller, ¿la mujer maravilla?" aurkeztuko du, Xronen zuzendaritzapean, eta igandean, hilak 21, "Moríos" Cultura i Conflicte eta Teatre de l'Aurora taldeen antzezlanaren txanda izango da.
Ostiralean, hilak 26, igoko da oihala La Cavan berriz, "Villa" Txileko Teatro Playa konpainiaren ekoizpenarekin, eta biharamunean, Victoria Szpunbergen "Mal de coraçon" antzeztuko dute, Companyia Solitàriaren ekoizpena.
Igandean, hilaren 28an, "Casting Lear", Barco Pirata, Teatro de la Abadía eta Andrea Jiménezen ekoizpena izango da ikusgai.
Asteazkenean, uztailaren 31n, Iluna Producciones konpainia nafarraren "Ezkaba" lanaren txanda izango da La Cavan; Miguel Goikoetxandiak idatzi eta zuzendutako lana da, Marta Juaniz, Ana Berrade, Raquel Sánchez, David Larrea eta Miguel Goikoetxandia berak osatutako taldearekin.
Abuztuaren 2an, ostiralean, Led Silhouette nafarrek "Halley" dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko dute, Jon Lopez eta Martxel Rodriguezen zuzendaritzapean eta koreografiarekin.
Egun bat geroago, "Macho grita" Alberto San Juanek zuzendu eta protagonizatutako komedia musikala izango da. La Cavako azken emanaldian, ButacaZero kataluniarren "Iribarne" izango da protagonista.
Sarrerak salgai daude.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa