kultura
HERIOTZA
EITB MEDIA
EITBko zenbait saiotan aritu zen lanean, hala nola 'Jaun ta jabe', 'Ertzainak' edo 'Mi querido Klikosky' telesaila ospetsuetan. Horrez gain, 15 filmetan ere egin zuen lan, tartean, '27 ordu', 'Yoyes', 'Visionarios' edo 'Sabin' lanetan.
Kike Diaz de Rada Ceberio aktore donostiarra. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Kike Diaz de Rada Ceberio aktore, gidoigile eta idazle donostiarra hil da, 65 urte zituela.
1959an jaioa, Tanttaka antzerki konpainiako sortzaileetako bat izan zen bera, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues aktoreekin batera.
EITBko zenbait saiotan aritu zen lanean, hala nola 'Jaun ta jabe', 'Ertzainak' edo 'Mi querido Klikowsky' telesaila ospetsuetan.
Horrez gain, 15 filmetan ere egin zuen lan, tartean, '27 ordu', 'Yoyes', 'Visionarios' edo 'Sabin' lanetan.
Beste telebista batzuetan ere hainbat telesail ezagunetan parte hartu zuen, besteak beste, 'Cuentame', 'Ana y los siete', edo 'Hospital Central'.
Gaixorik zegoen, eta eguerdian hil da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa