kultura
Saria
N. V. | EITB Media
Maite Aizpuruaren eta Garazi Navasen proiektua "ikuspegi queer-feminista eta garaikidea duen euskal mitologiari eta kulturari buruzko poetika-musikarako proposamena" da, eta 2025eko udaberrian taularatu nahi dute.
Maite Aizpurua eta Garazi Navas
Adarbakarra eta soinujolea Maite Aizpuruaren eta Garazi Navasen performanceak irabazi du aurten Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria, elkargune zientifiko-kulturalak ohar batean iragarri duenez.
Egileek "euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea" proposatzen dute, "ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta", performance baten bidez. Musika, literatura eta antzerkia uztartuko dituzte beren sorkarian, "umorea eta poesia baliatuz, eta diziplina arteko tresnak erabiliz".
Maite Aizpuruak (1990) Arte Dramatikoko Goi Mailako Ikasketak egin ditu Dantzertin, eta Soziologian eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da EHUn. Bestalde, Garazi Navasek (1995) akordeoi espezialitatea ikasi du Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta Musika Interpretazioaren Irakaskuntzan masterra du.
Proiektu irabazleak 6.000 euroko laguntza jasoko du, eta 2025eko udaberrian dira estreinatzekoak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa