kultura
Antzerkia
N. V. | EITB Media
Nafarroako udalerriak jaialdiaren hogeita laugarren edizioa hartuko du abuztuaren 6ra arte, eta, noski, antzerkia ez ezik, musika, dantza eta zirkoa ere eskainiko ditu.
Lore More taldeak "Trapu zikinak" antzezlana aurkeztuko du
"La infamia" Lydia Cachoren antzezlanak La Cava agertokia irekiko du gaur, ostiralarekin, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 24. edizioan.
Diziplina gehiagori begiratuko die jaialdiak, abuztuaren 6ra arte, nahiz eta antzerkia izango den ardatza, eta musikak dantzak eta zirkoak ere beren tokia izango dute egitarauan.
Ohiko agertokiez gain, espazio berriak ere izango dira aurten Erriberrin eta inguruan: besteak beste, San Martin Unxeko udal-aparkalekua; Errege Jauregiko sarrerako patioa eta Erriberriko Rueda plaza edo Beireko Udaletxeko plaza. Horiekin batera, La Cava, Erriberriko Jauregia, Enozentrum (lehen Turismo Bulegoa-Ardoaren Museoa deitua), Teobaldoen plaza, Karlos III.a Noblearen plaza, Erriberriko Kultur Etxea, Frantziskotarren Eskola Zaharrak, Tafalla Kulturgunea Kultur Zentroa eta Ezpeleta Jauregia.
Bigarren urtez, jaialdiak Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak osatutako zuzendaritza artistikoa izango du, eta egitarau "berdinzalearen eta inklusiboaren" alde egin du, beraien hitzetan: 22 ikuskizunen 39 emanaldi izago dira, horietatik 13 emakumeek sortu, idatzi edo zuzenduak eta orotara bakarra euskaraz.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa