12:46

kultura

Musika

Mixel Etxekoparek jaso du Eusko Ikaskuntzaren eta Donibane Lohitzuneko hiriaren Ohorezko musika saria

I. R. | EITB MEDIA

Gazte saria, aldiz, Marina Beheretcheri eman diote gaur Donibane Lohitzuneko Herriko Etxeko kontseilu gelan egindako sariektan.

  • Sariketa gaur egin dute, 11:30etik aurrera. Argazkia: EITB MEDIA

    Sariketa gaur egin dute, 11:30etik aurrera. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Musikarekiko atxikimendua sustatzeko asmoz, hitzarmen berria sinatu zuten 2019an Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohitzuneko hiriak (Lapurdi). Horri esker, bi sari berri sortu zituzten: Ohorezko saria eta Gazte saria. Hala, aurten, xiberotar dantza eta kantu ohituren bilaketan aritutako Mixel Etxekopari eman diote lehenengoa, eta Marina Beheretcheri bigarrena.

Sariketa gaur, urtarrilak 28, izan da, Donibane Lohitzuneko Herriko Etxeko kontseilu gelan. Ohorezko sariak pertsona ezagun baten ibilbide eredugarria edo bere ibilbidean musikaren ezagutza eta musikaren defentsan parte hartu duen pertsona edo taldea saritu nahi du. Aldiz, Gazte sariaren helburua da pertsona edo talde gazten baten ibilbidea balioan jartzea eta musikaren inguruan lanean jarrai dezaten.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena