20:28

kultura

Zinemaldia

Garcia Berlanga eta Fernan Gomezen mendeurrenak ospatuko ditu Zinemaldiak

Agentziak | EITB Media

Zinemaldiaren Klasikoak atalak sei titulu izango ditu, 2019an baino hiru gehiago, Francis Ford Coppolak, Bertrand Tavernierrek, Juan Antonio Bardemek eta Luis Maria Delgadok zuzendutakoak, hain zuzen ere.

  • Luis García Berlanga, artxiboko irudian.

    Luis García Berlanga, artxiboko irudian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Zinemaldiak Klasikoak saila berreskuratuko du bere 69. edizioan, iaz pandemiagatik bertan behera utzitakoa, eta, oraingoan, Luis Garcia Berlangaren eta Fernando Fernan Gomezen mendeurrenak ospatzeko erabiliko dute.

Zinemaldiaren atal klasikoak sei titulu izango ditu, 2019an baino hiru gehiago, Francis Ford Coppolak, Bertrand Tavernierrek, Juan Antonio Bardemek eta Luis Maria Delgadok zuzendutakoak, Donostiako Zinemaldiak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Horretarako, Garcia Berlangaren eta Fernan Gomezen mendeurrenak ospatzeko, Espainiako Filmategiak digitalizatu eta zaharberritu dituen hiru klasiko proiektatuko dira.

Esa pareja feliz (1951) Luis Garcia Berlangaren debuta da, eta Juan Antonio Bardemekin batera idatzi eta zuzendu zuen.

Fernando Fernan Gomez eta Elvira Quintilla dira filmeko protagonistak, eta, xaboi marka batek babestutako lehiaketa bat irabazten dutenean, euren ongizate-ametsak errealitate bihurtzen direla dirudi.

Berlangaren saioak La muerte y el leñador (1962) film laburra eskainiko du, La Fontaineren fabuletan oinarritutako Las cuatro verdades film kolektiboaren hirugarren zatia.

Fernan Gomezi egindako omenaldian, beste opera prima bat egongo da ikusgai: Manicomio (1953), Poe, Kuprin, Andreiev eta Gomez de la Sernaren lau istorioen egokitzapena, Fernan Gomezek Luis Miguel Delgadorekin batera zuzendutakoa.

Gainera, Francis Ford Coppolaren ibilbidearen hasierako bi film ezagun berreskuratu ditu Klasikoak sailak, biak Donostiako Zinemaldian sarituak.

Bi lanak dira: The Rain People (Llueve sobre mi corazón, 1969) eta The Outsiders: The Complete Novel (1983).

Zinemaldiak bere zinemagile maiteenetako bat ere omenduko du, Bertrand Tavernier, Ça commence aujourd 'hui (Hoy empieza todo, 1999) filma proiektatuta. Perlak atalean parte hartu eta Publikoaren Saria lortu zuen hezkuntzaren munduari egindako begirada hunkigarria da.

Emanaldi hori Thierry Fremaux Canneseko Zinemaldiko eta Lyongo Lumière jaialdiko zuzendariak aurkeztuko du.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena