17:24

kultura

Heriotza

Zaha Hadid arkitektoa hil da

N.V. | eitb.eus

Bilbon, Zorrotzaurre ingurua birmoldatzeko plan nagusia diseinatu zuen. 65 urte zituela hil da Pritzker arkitektura saria irabazi zuen lehen emakumea.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zaha Hadid arkitektoa hil da Miamin bihotzekoak jota, 65 urte zituela. Bilbon, Zorrotzaurre ingurua eraberritzeko proiektu nagusia berak diseinatu zuen.

Pritzker saria eskuratu zuen lehen emakumea izan zen; 2004an eman zioten golardoa.

Hadid Bagdaden (Irak) jaio zen 1950ean eta Rem Koolhaasen ikaslea izan zen. Arkitekto holandarrak ere Pritzker saria irabazi zuen, 2000. urtean.

Bere lanen artean, ondoko eraikinak nabarmendu daitezke: Erromako National Museum of 21st Century Arts museoa;  2012an Londresen izandako Olinpiar Jokoetarako eraikitako London Aquiatics Centre zentroa; Bakuko Heydar Aliyev zentroa; eta Manhattaneko (AEB) High Line parkearen ondoan dagoen apartamentu blokea.

Hadidek arkitektura transformaziorako aukera moduan planteatu zuen, kontzeptu eta forma berriak ekarrita. Horren erakusgarri dira, adibidez, Txinako Guangzhou Opera House antzokia eta Estrasburgoko Hoenheim Nord Teminus estazioa.

zorrozaurre

Zorrotzaurreren eraberritzea

Bilboko Udalak hala eskatuta, Hadidek 2005ean aurkeztu zuen Zorrotzaurre birmoldatzeko plana. Horretarako, 2003an, han izan zen. Bilboko eraldaketarako erakutsitako "anbizioagatik" harridura agertu zuen.

Ordutik hona, Hadiden proiektuak zenbait aldaketa izan ditu eta, 2007an, plan nagusi berri bat aurkeztu behar izan zuen. Aldaketak aldaketa, Bilboko Udaletik azpimarratu dute Hadiden plana jarraitzen ari direla.

Hasiera batean, Hadidek 20 zubi eraikitzea aurreikusi zuen, Zorrotzaurreko irla hirigunearekin lotzeko. Alabaina, gerora kopuru hori murriztea erabaki zuten: oraingoz bakarra eraiki dute eta beste bat egitea baino ez dago aurreikusita.

Horrez gain, 20 solairuko eraikin bat ere diseinatu zuen, besteak beste, BBKren egoitza nagusia bertara eramateko. Erakunde finantzarioak, baina, ideia "momentuz" baztertzea erabaki zuen.

Deustuko kanala zabalduta, Zorrotzaurre irla bilakatuko da, 2017ko lehendabiziko hilabeteetan, dena ondo bidean. Horretarako 20,9 milioi euro bideratuko dituzte eta helburua ibaiak gainezka egitea arriskua murriztea da.

Zorrotzaurre berriak 840.000 metro karratuko azalera izango du, 5.500 etxebizitza eraikiko dituzte eta lursailaren laurden bat jarduera ekonomikoetara bideratuko dute.

Bilbokoaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan beste proiektu bat ere zuzendu zuen Hadidek: Euskotrenen Durangoko tren-geltoki berria, hain zuzen ere.

Bilboko Udalaren doluminak

Bilboko Udalak doluminak agertu nahi izan ditu, irakiar arkitektoaren heriotzaren aurrean.

Juan Mari Aburto buru dela, Udalak "haren senide eta adiskideei eta batez ere arkitekturaren alorreko kideei bere doluminak agertu nahi dizkie, XXI. mendeko erreferente bat galtzeagatik".

"Bere izena beti egongo da Bilboko hiriari lotuta, eta haren memoriak bizirik iraungo du Zorrotzaurre egia bihurtzean", adierazi du Aburtok.

azi du Aburtok.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena