14:18

Musika

BIRA

Fito & Fitipaldisek iragarri du bi kontzertu egingo dituela BECen 2026ko maiatzean, urtarrilekoez gain

EITB MEDIA

Bilboko taldeak iragarri du bi gehiago egingo dituela, Barakaldoko Bizkaia Arenan, maiatzaren 15 eta 16an. 'Aullidos Tour' birako 150.000 sarrera saldu dituzte salgai jarri eta lehen bi orduetan.

  • Sarrerak agortuta. Argazkia: @FitipaldisRock

    Sarrerak agortuta. Argazkia: @FitipaldisRock

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fito & Fitipaldis taldea oholtzara itzuliko zela iragarri zuen duela gutxi, eta horrek ikusmira handia piztu du zaleen artean, eta hala islatu da sarreren salmentan. Asteazken goizeko 10:00etan jarri dituzte salgai Barakaldoko BECen egingo dituzten kontzertuetarako sarrerak, eta ordu eta erdi eskasera guzti-guztiak saldu egin dira. Egun bateko atzerapenarekin jarri dira salgai, aurreko eguneko itzalaldiaren eraginez.

Eskari handia dela eta, taldeak beste bi emanaldi egingo ditu, tokian bertan: 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an izango dira, eta dagoeneko eskuragarri daude sarrerak euren webgunean. "Eskerrik asko harreragatik! 150.000 sarrera baino gehiago bi orduan!", ospatu dute sare sozialetan.

Iragarpena ez da bakarrik heldu: Fito Cabrales buru duen taldeak beste hiri batzuetan ere kontzertuak egingo dituela iragarri du, hala nola Madrilen, Santanderen eta Gijonen, sarrera guztiak saldu egin baitituzte dagoeneko.

Fito & Fitipaldisen "Aullidos tour" bira 2025eko azaroaren 22an hasiko da Santanderren, eta 2026ko maiatzaren 2an amaituko da, Fuengirolan (Malaga). Birak euren hurrengo diskoaren aurkezpen gisa balioko du: "El monte de los aullidos" izenburua izango du, eta udazkenean aterako dute. Lan berria Madrilgo Colmenar Viejoko Estudio Unon grabatu dute.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
      kargatzen