Musika
Abesbatzak
M. D. | EITB Media
Guztira 17 abesbatza lehiatuko dira urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean, eta lehendabiziko aldiz Thailandiako abesbatza batek parte hartuko du.
Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 55. edizioa kartela.
Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 55. edizioa urriaren 31tik azaroaren 3ra egingo da. Antolatzaileek lehiaketaren aurkezpenean azpimarratu dutenez, Asiako abesbatzen presentzia nabarmena izango da.
Guztira 17 abesbatza lehiatuko dira 2024an. 11 helduenak izango dira, eta gainerako 6ak, haurrenak.
Lehen aldiz, Thailandiako abesbatza bat etorriko da Gipuzkoako hirira: Suanplu Chorus. Gainera, Hego Koreako, Filipinetako, Indonesiako eta Txinako taldeek osatuko dute Asiako parte-hartzaileen zerrenda.
Europako abesbatzak Suedia, Danimarka, Letonia, Belgika, Lituania eta Frantziatik etorriko dira, eta Hegoafrikako bi abesbatzak osatuko dute kartela.
Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketak munduko abesbatzarik onenak biltzen ditu, " herrialde bakoitzeko estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa trukea egiteko asmoz" eta euskal musika tradizioa eta kultura ezagutarazteko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa