Musika
Kontzertua
N. V. | EITB Media
Euskarazko poparen aitzindariek Euskaldunako agertokiaren gainean ospatuko dute taldearen 50. Urteurrena, Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru direla.
Anje Duhalde eta Mixel Ducau, Errobiren sortzaileak
Errobi folk, rock eta pop talde historikoak kontzertua eskainiko du maiatzaren 4an Bilbon, bere sorreraren 50. Urteurrena ospatzeko. Anje Duhalde eta Mixel Ducau taldearen sortzaileak buru direla itzuliko da Errobi, eta Euskalduna jauregian joko dute, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 30 euroko prezioan (gehi banaketa gastuak).
Bi kide nagusiok gitarraz eta ahotsez arduratuko dira (Duhalde kantuan ibiliko da batik bat, artrosiak zaildu egiten baitio gitarra jotzea), eta beraiekin batera izango dira Txomin Duhalde baterian, Iñigo Telletxea baxuan eta Rémi Gachis gitarran, Duhalderen bakarkako ibilbideko ohiko kideak.
Errobi pop rock progresiboko taldea Lapurdin sortu zuten, 1973an, Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk. 1985ean atera zuten azken diskoa, Agur t'erdi.
Kontzertuaren aurkezpenean, Duhaldek azaldu du ateak "irekita" daudela itzulera hau luzatzeko aukerarik badago. Entseguak abiatu dituzte dagoeneko, eta kantuak "zaharberritu".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa