Sinéad O'Connor abeslari irlandarra zendu da
Sinéad O'Connor abeslaria zendu da, 56 urte zituela, haren familiak baieztatu duenez.
Artista irlandarra (Dublin, 1966) 1990ean egin zen ospetsu, I Do Not Want What I Haven't Got diskoarekin.
Bilduma horretan argitaratu zuen, hain zuzen ere, "Nothing Compares 2 U" bere ibilbideko kantarik ezagunena. Orotara, baina, 10 disko publikatu zituen.
1992an, O'Connorrek Joan Paulo II.a aita santuaren argazki bat apurtu zuen AEBko telebista saio batean, eta 1999an Eliza katolikoaren ordena disidente batean apaiz egin zen. 2018an errefusatu egin zuen kristianismoa, eta Islamera aldatu zen, Shuhada' Sadaqat izena hartuta.
Buruko osasuneko arazoak ere amesgaizto izan ditu. Horren ildotik, lau seme-alabetako batek bere buruaz beste egin zuen iaz, 17 urte zituela. Orduan, O'Connorrek dei egin zuen inork haren adibidea jarrai ez dezan.
90eko hamarkadako izarra
Artista dublindarrak 1985ean hasi zuen ibilbidea musikaren munduan, Tom Tom Macute taldean, baina laster Londresera joan zen, eta bertan Bono eta The Edge, U2 taldeko kideak, ezagutu zituen. Garai hartan, "Captive" filmaren soinu-bandan parte-hartu zuen, eta 1987an lehen diskoa merkaturatu zuen, "The Lion And The Cobra".
Besteak beste, "In the Name of the Father" filmaren soinu-bandari jarri zion ahotsa, Bono (U2) abeslariarekin batera.
Agiri batean, haren familiak baieztatu egin du heriotza: "Tristura handiz, Sinead maitea zendu dela iragarri nahi dugu. Familia eta lagunak atsekabetuta gaude, eta pribotasuna eskatu nahi dugu une zail hauetan".
Albiste gehiago musika
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Jimmie Vaughan blues rockaren izen handia, IV. Bilbao Blues Festival Saria
Jaialdiko txapela jaso du larunbat honetan Vaughanek (Texas, 1951), eta, ondoren, kontzertua eskaini du, Estatuko bakarra. 1976an The Fabulous Thunderbirds talde mitikoa sortu zuen Vaughanek eta, 1989an taldea utzi ondoren, bakarlari gisa aritu zen. Guztira, lau Grammy irabazi ditu.
Bulego taldeak Jazzaldiko publikoa bereganatu du
Donostiako jazz jaialdiaren barruan, energiaz beteriko zuzenekoa eskaini du bart Azkoitiko taldeak Zurriola hondartzan, familiaz eta gaztez osatutako publikoaren aurrean.
Dee Dee Bridgewaterrek, jazzaren izar handiak, Donostiako Jazzaldia saria jaso du
Menphiseko abeslari handiaren lau hamarkada baino gehiagoko ibilibidea saritu nahi izan dute. Bridgewater Donostiako Jazzaldiaren oholtza gainean zuzenean aritu da ostiral honetan. Golardoa jasotzean, "emakume guztien eta bereziki emakume beltzen" alde egindako lana aldarrikatu du.
Latzen taldea oholtza gainean da berriro, 17 urteren ondotik
Egunotan Lakuntzan ospatzen ari diren Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioan agertu da berriro Oñatiko heavy taldea. Bi maketa eta bi diskoren ostean, 1999. urtean banandu ziren. 2007an, laukoteak itzulera bira bat egin zuen, "Hellmuga" diskoan jasoa gelditu zena.
Mississippi Queen & The Wet Dogs bilbotarrek hasiera eman diote Bilbao Blues Festival jaialdiari
Igandera arte, Bilbo bluesaren munduko hiriburua izango da, eta bertan ez da legendarik eta ezustekorik faltako. Ostiral honetan Mississippi Queen & The Wet Dogs, The Kings of Blues eta Blackburn Brothers taldeen txanda izan da.
Jamie Cullumek festa handia bihurtu du Zurriola hondartzako kontzertua
Zurriolako hondartza agertoki bikaina izan da, beste behin, Jamie Cullum britaniar artista entzutetsua hartzeko. Cullum Donostiara itzuli da bostgarren aldiz, jazz, pop eta swing estiloak nahasten dituen errepertorio berriarekin.
The Beach Boys talde kaliforniarrak debuta egin du Donostiako Jazzaldian
Estreinakoz Donostiako jazzaldian, taldearen hainbat garaitako kanta ezagunak jo dituzte. Kaliforniakoen kantak belaunaldien himno bihurtu dira: gaztaroko maitasuna, surfaren kultura eta baikortasuna islatzen duten abestiak.
Jamie Cullumek ireki du aurtengo Jazzaldia kontzertu "intimo" batekin, Kursaalean
Abeslari britainiarra ia ohiko bihurtu da Jazzaldian, eta aurtengoa bere bosgarren aldia da. Hau ez da Jamie Cullumek eskainiko duen kontzertu bakarra izango, izan ere, Zurriolako hondartzan doako kontzertu bat eskainiko du, bere hitzetan "festa bat" izango dena.
Ozzy Osbourne hil da, Black Sabbath taldeko abeslaria, 76 urte zituela
Abeslari britainiarrak duela bi aste eskaini zuen agurtzeko kontzertua. Black Sabbath taldean "Paranoid", "War Pigs" eta "Sabbath Bloody Sabbath" bezalako abesti arrakastatsuak interpretatuz ekin zion haren ibilbideari. Horrez gain, bakarka ere aritu izan zen. Guztira, 100 milioi disko baino gehiago saldu zituen mundu osoan.