Musika
Ekainak 24 eta 25
N. V. | EITB Media
Bi urteko geldialdiaren ondoren, jaialdia Sondikatik Bibao Arenara joango da, eta bertan egingo dute 2022ko ekainaren 24 eta 25ean.
Status Quo, 2012ko Azkena Rock Festivalen. Argazkia: Efe.
BBK Music Legends jaialdia datorren urteko ekainean egingo dute, Bilbon lehenengoz, kartelean Paul Carrack eta, kartelburu gisa, Status Quo eta Hawkwind britainiar taldeak daudela.
Azken bi urteetan covid-19aren pandemiaren ondorioz Sondikan jarrita zuen zitari huts egin eta gero, jaialdiak aro berri bat abiatuko du Bilbao Arenan, eta bertan egingo dute ekainaren 24 eta 25ean.
Status Quo 80ko hamarkadan ospe handia hartu zuen taldearen ondoan, Paul Carrack egongo da, "One on One" diskoa aurkezten, baita Hawkwind taldea ere, taldekideen artean Lemmy Kilmister izan zuten space rockaren aitzindariak, "50th Anniversary Live Tour" biraren barruan.
Bi egunetarako abonuak gaur, abenduak 14, jarri dituzte salgai, eta 75 euroan egongo dira salgai, urtarrilaren 6ra arte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa