Literatura
Heriotza
N. V. | EITB Media
78 urte zituela hil da. Euskal Filologian doktore eta Bordelen eta UNED unibertsitatean irakasle jardun zen, eta bertsolaritza eta antzerkigintza sakon ikertu zituen. Gainera, poesia eta narrazioa landu zituen.
Patri Urkizu, aurtengo ekainean
Patri Urkizu lezoar idazle, ikertzaile eta irakaslea zendu da, 78 urte zituela, Berria egunkariak iragarri duenez. Urkizuk lan eskerga egin zuen bertsolaritza eta antzerkigintza ikertzen, eta hamaika artikulu (Antzeri berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Egan, Euskera, Hegats, Jakin…) eta liburu (Euskal Antzertia, Zuberoako irri-teatroa. Recueil des farces charivariques basques, Anton Abbadia. 1810-1897. Biografia saioa, Balada zaharrez…) argitaratu zituen berorien gainean.
Halaber, literatur sorkuntzan ere aritu zen, eta poesia lanak (Dorrejilko kanta, Zeren azken finean) eta narratiba (Sekulorun sekulotan, Zoazte hemendik!, Suaren froga…).
Filologia Erromanikoak lizentziatu zen Urkizu, 1970an Salamancako Unibertsitatean, eta 1986an doktore gradua lortu zuen Euskal Filologian. Donostiako institutuetan lehenik eta gero EUTGn, Bordeaux III Michel de Montaignen, eta, Madrilen, UNED unibertsitatean, irakasle izan zen.
Ekainean, Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma jaso zuen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa