14:52

Literatura

Beka

Mikel Sotok irabazi du Tene Mujika beka, Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin

N. V. | EITB Media

'Mirande: Herriminez, ezin-minez' proiektua aurkeztu du iruindar idazleak.

  • Mikel Soto. Argazkia: Juantxo Egaña.

    Mikel Soto. Argazkia: Juantxo Egaña.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Soto idazle eta editore ohi iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko bekak.

Sotoren proiektua Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak aukeratu du, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Bekaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' izenburua eman dio Sotok bere egitasmoari, eta idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu.

Hain zuzen, batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu nahi ditu; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatuko da; azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu nahi ditu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.

Mikel Soto Nolasko (Iruñea, 1978) Historian lizentziaduna da eta editore izan da hainbat urtez. 'Suak pizten direnean' poesia liburua kaleratu zuen 2020an, Deabruaren Eskola dibulgazio literarioko proiektu digitalean hartzen du parte.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena