Euskara
'Euskaltzaindiaren Hiztegia'
eitb.eus
Akademiak 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu bere Hiztegian azken sei hilabeteotan, 397 forma berri guztira. Sareko hiztegian, ikusgai daude dagoeneko aldaketok.
Urtean birritan eguneratzen du Hiztegia Akademiak
Euskaltzaindiak 397 forma berri arautu ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio. Bertan jasota daude honezkero, besteak beste ahaldundu, barazkijale, baxo, bipartidismo, chic, degeneratibo, drone, feminizatu, flipatu, friki, heteroarau, hijab, judizializatu, klientelismo, kuba-libre, papergabe, proaktibo, soziosanitario, tofu, troll, tximaluze, unibertsalizatu…
Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak.
Honela, azken sei hilabeteotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu Euskararen Akademiak; alegia, 397 forma berri. Horiez gain, beste 465 forma moldatu ditu. Egun, beraz, 39.188 sarrera, 7.388 azpisarrera eta 64.210 adiera ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak.
Forma berriak eransteaz gain, hainbat formatan definizioak moldatu edo osatu dira (brebeta, bazar, kongresu...), adierak gehitu dira (ezkontza, gorriak ikusi...), adibideak gehitu edo moldatu dira (zaintza, zirku...), eta marka osagarriren bat gehitu da (funtzionalismo, hutsarte...).
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa