Euskara
Mendeurreneko jardunaldiak
eitb.eus
Mendeurreneko VII. jardunaldi akademikoa egingo du ostegun-ostiraletan Akademiak, Gasteizen. Jarraitu zuzenean, albiste barruan.
Ostegun goizean hasi dira jardunaldiok
Onomastika-ondarea babestu eta gizarteratu: han-hemengo esperientziak lemapean, Mendeurreneko VII. biltzarra egiten ari da Euskaltzaindia ostegun eta ostiralean, ekainak 13 eta 14, Europa jauregian, Gasteizen.
Guztira, 17 hizlarik parte hartuko dute, eta Euskaltzaindiak hiru lan aurkeztuko ditu bertan: Euskal Onomastika Datutegi (EODA) berritua, Pertsona-izendegi berritua eta Kale- eta karrika-izenen eskuliburua.
Roberto González de Viñaspre euskaltzain eta jardunaldiko koordinatzaileak azaldu duenez, hori guztia “ikuspegi zabalez” egingo da. “Onomastikaren ikerketatik abiatuta, izenak normatibizatzeko eta gizarteratzeko prozesua aztertu eta horretaz gogoeta egin nahi dugu”, esan du González de Viñasprek.
Guztira 17 hizlarik parte hartuko dute jardunaldian: Patxi Salaberri, Franco Finco, Elena Martínez de Madina, Stefan Ruhstaller, Vincenç Rivière, Hervé Gwegen eta Roberto González de Viñaspre, besteak beste.
Jarraitu zuzenean:
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa