Euskara
Euskaltzaindia
eitb.eus
Orotara hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak.
Xabier Euzkitze. Argazkia: ETB
Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain urgazle berri izendatu ditu, tartean Xabier Euzkitze ETBko aurkezlea.
Hain zuzen ere, Euskaltzaindiko batzorde eta lantaldeetan aspalditik lanean ari diren pertsona hauek izendatu zituzten uztailaren 20an Bilbon egin zen Osoko Bilkuran: Andres Alberdi Gorostiaga, Irene Arrarats Lizeaga, Xabier Peritz Mendizabal 'Euzkitze', Josu Pikabea Torrano eta Luis Mari Zaldua Etxabe gipuzkoarrak; Jon Aizpurua Espin, Ainhoa Arregi Saratxo, Asier Bidart Meabe, Agurtzane Elordui Urkiza eta Gotzon Lobera Revilla bizkaitarrak; eta Ipar Euskal Herriko Céline Mounole Hiriart eta Allande Socarros Estekondo.
Euskaltzain urgazleak dira euskararen arloren batean nabarmendu direla eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaion izendatutako pertsonak. Euskaltzaindiaren bileretara joateko eta haietan hitz egiteko eskubidea dute, baina botorik gabe.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa