09:22

Euskara

Uzei-ren zerrenda

'Egia-ostea', 'megakamioia' eta 2016ak ekarritako beste hainbat hitz

Natxo Velez | eitb.eus

Uzei zentroak 2016. urtean hedabideok ahotan –teklatuan, kasu honetan– hartu ditugun 22 hitz berri edo berreskuraturen zerrenda plazaratu du.

  • Trumpen garaipena azaltzeko erabili da ''egia-oste'' kontzeptua, besteak beste. Argazkia: Efe.

    Trumpen garaipena azaltzeko erabili da "egia-oste" kontzeptua, besteak beste. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urtero bezala, Uzei euskal terminologia eta lexikografia zentroak 2016an albiste izan diren 22 termino eta esamolde berri hautatu ditu. Gainera, lehendik ezagunak izan arren aurten protagonismo nabarmena izan duten berba ezagun batzuk ere jaso ditu lexikoaz arduratzen den elkarteak 2016ko zerrendan.

Errealitatearekin batera, hizkera ere moldatzen dugu egunez egun, eta eskura ditugun bi baliabideetara, sormenera edo memoriara, jotzen dugu hiztunok, hizkuntza moldatzeko ahalmenaren jabeok, eguneroko izate aldakorrari izena jartzeko.

Besteak beste, hauek erabili ditugu hitzetik hortzera 2016an, Uzeiren zerrendaren arabera: hoverboard patineteak; erroberetatik jaitsi gabe, zapatila gurpildunak eta megakamioiak; ampereak (Euskaltzaindiak anpere baztertu eta forma hori hobetsi du bere hiztegi berrian); impeachment-a, Brasilera begiratuta; alde hauteskunde iragarkietan, ospa egiteko eskaera edo norbait babesteko gonbita ote zen oso argi utzi gabe…

MEGAKAMIOIA NAFARROA EFE

Megakamioia gora eta megakamioia behera aritu dira kazetariak aurten

Hitz horiek guztiak errealitatea ulertzeko eta ulertarazten saiatzeko erabili ditugu gure testuetan, ahalik eta zintzoen jokatuz gehienok ere, baina batzuek egia-ostearen mesedetan erabili dituzte berbok.

Hain zuzen ere, hitz horrek ixten du Uzeiren zerrenda, egia-oste "Oxford" hiztegiak ere urteko hitz gisa aukeratutakoak; gutxi asko, iritzi publikoa sortzeko orduan emozioak edo usteek gertakari objektiboek baino pisu handiagoa dutenekoa izendatzeko sortu ei zuten hitz hori. 1992an erabili zuten lehenengoz, eta aurten Brexitaz edo Trumpen garaipenaz hitz egiteko erabili dugu, adibidez.

Unean uneko hizkerak gizateriaren edo gizarte klase jakinen erakusgarri dira, garena azaltzen dute, eta, Uzeik aukeratutako hitzen zerrendari begiratuta ikusiko dugunez, megakamioiak eraikitzeko gai izan den aro teknologikoan bizi gara, SIM birtualak erabiltzen ditugu eta grabitazio-uhinak badirela jakin dugu, zientziari esker.

Txalogarria, zinez, baina, bien bitartean, egiari, arrazoiari, iskin egiteko enegarren bidea izendatu beharra izan dugu.

ra izan dugu.

ra izan dugu.

ra izan dugu.

ra izan dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Euskaraz

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena