Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka
Durangoko Azoka
EztanDA!
M. D. | EITB Media
Goizean, ikasleek ohiko irudia utzi dute Landako Guneko kaleetan zehar, eta arratsaldean hasiera ekitaldi ofiziala egin dute Bizkaiko udalerriko San Agustin kulturgunean.
Albisteak (1)
Ateak ireki ditu Durangoko Azokak, eta horrekin batera, normaltasunaren irudia itzuli da Euskal Herriko kulturaren hitzordu garrantzitsuenera.
57. Azoka goizean hasi da, ohi bezala, ikasleei liburuak eta diskoak erosteko aukera emanda, baita miresten dituzten musikariekin batera argazkiak ateratzeko ere. Ikasleen goizaren ostean, arratsaldean, publiko orokorraren ordua izan da. Katixa Agirre, Arkaitz Cano, Zea Mays, Gatibu eta beste askoren argazki edo sinadura izan dira preziatuenak.
Eta ondoren, antzerkiaz zipriztindutako hasiera ekitaldi ofiziala egin dute San Agustin kulturgunean. Horrela, Gerediaga elkarteak ofizialki hasi du EztanDA! lelopeko azoka.
"Bi urteren ondoren, aurtengo Durangoko azokaren eztanda biziko dugu. Bai, eztanda, euskal kulturaren eztanda, sorkuntzaren eta jaiaren eztanda, Durango osotik eta Euskal Herri osora zabalduko den eztanda", esan du Nerea Mujika presidenteak.
Lehenengo egunarekin batera, kontzertuak ere itzuli dira Ahotseneara. Astean zehar, Durango izango da euskal kulturaren hiriburua. 270 kultur ekitaldi eta 930 nobedade egongo dira ikusgai, erosgai eta gozagai Landako Gunean. Hemen ikus dezakezu programazio osoa.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa