Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka
Durangoko Azoka
Abenduak 7-11
N. V. | EITB Media
Ruben Ramosek diseinatu du Durangoko Azokaren 57. edizioaren kartela. Abenduaren 7tik 11ra izango da aurten.
Durangoko Azokak ohiko formatua, publikoaren sarrera librea, berreskuratuko du edizio honetan, pandemiak azken bi urteetan eragindako egoera bereziaren ostean: 2020an, Durangoko eta udalerri mugakideetako bisitariek baino ezin izan zuten parte hartu, eta iaz, txanda erreserbatu behar izan zen Landakon sartzeko.
"eztanDA!" lelopean, abenduaren 7tik 11ra egingo da aurten Durangoko Azoka, ohiko gisan, gaur Gerediaga Elkartean, Durangon, antolatutako prentsaurrekoan azaldu dutenez: "Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango osotik eta Euskal Herri osorako zabalduko den eztanda. Bost egunez iraungo duen eztanda", azaldu du Nerea Mujika elkarteko presidenteak.
Ikasle Goizak irekiko du Azoka, abenduaren 7an, eta ikasleek eskura izango dituzte komikiak sortzeko tailerrak, literakzioa, antzerki sorkuntza, collage tailerra...
Sareko denda ere bai
Landakoko aurrez aurreko erakusmahaiez gain, aurten ere, erosketak etxetik egiteko aukera egongo da, online denda martxan egongo baita Durangoko Azokaren webgunean, abenduaren 7tik 10era (online dendak aurrez aurreko Azoka baino egun bat lehenago itxiko du).
Kartela, Ruben Ramosek
Ruben Ramos diseinatzaileak sortu du aurtengo irudia, eta, bere hitzetan, gazteak dira iragarkiaren ardatza: "Kolore paletak eta ikonografiak sintetizadore retroetatik edaten dute, eskuz landutako tipografia psikodelikoarekin". Kartelarekin batera, egileak ikono berri bat sortu du aurtengo ediziorako, "DA!" irudi korporatiboarekin batera zabalduko dena. "Izar moduko ikono bat da, eztanda irudikatzen duena".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa