Donostia 2016k Hiriburutzaren ondarea etorkizunean baliatu nahi du

Aarhus (Danimarka) eta Pafos (Zipre) izango dira 2017ko Europako Kultura Hiriburuak. Gaur eman die lekukoa Donostiak, eta Gipuzkoako hiriburuko proiektuaren arduradunek ere Donostia 2016k beste lekuko bat jaso duela esan dute, aurten bizitakoaren herentzia kudeatzen hasi beharko baita hiria gaurdanik.
“Gaur ez da Donostia 2016ren urtea amaitu. Gaur, esperientzia honen beste kapitulu bat hasi da, eta hiriak bost urte hauetan (kultura hiriburu izendatu zutenetik) bizitakoa eta ikasitakoa etorkizunean baliatzeko bidea hasi du”, esan du Eneko Goia Donostiako alkate eta 2016 Fundazioaren presidenteak osoko bilkuren aretoan eginiko hitzaldian.
Goiak hartu du hitza lehenengo, eta haren ostean mintzatu dira, 2016 Fundazioa osatzen duten erakundeen izenean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Begoña Cerro Espainiako Kultura Ministerioaren Autonomia Erkidegoekiko Kultura Kooperaziorako zuzendariordea eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
Halaber, Pablo Berastegui Donostia 2016ren zuzendari nagusia pozik agertu da bere taldeak ezarri zioten helburua betetzeko egin duen lanarekin. Hirian eta Euskadin “bizikidetza hobea bultzatzea” zen “helburu ikaragarri” hori.
Goiaren hitzetan, “erronka honek hiri gisa hobetzea ekarri digu. Gaur egun, Donostia hazi egin dela esan dezakegu, akatsak akats, munduari ireki zaiola eta imajinatzera, amets egitera, helburu berriak jartzera eta lan egitera ausartu dela. Donostiak ondo erantzun dio ezarri zioten misioari”.
Ekitaldia ixteko, Urkulluk hartu du hitza, eta Donostiak arriskatu duela eta asmatu egin duela baieztatu du. Gainera, “berrikuntzari, sormenari eta parte-hartzeari” atea ireki diola uste du.
Albiste gehiago kultura
Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura Bilbora itzuli da
Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura monumentala Bilboko Arte Ederren Museoaren sarreran dago jada. 2018tik Chillida Lekun egon da, kontserbazio-arrazoiengatik. Lanak lau metroko altuera eta 18 tonako pisua du, eta BBVAren enkarguz sortu zuen Eduardo Chillidak 1991n. Aurretik, bi hamarkada inguru eman zituen "Burdinaren gorazarrea III" lanak Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian.
'Mitoaroa III' ikuskizuna San Mames futbol-zelaira iritsiko da 2026ko ekainaren 20an
Zetak taldeak Bilbo aukeratu du bere ikuskizun arrakastatsuaren hirugarren zatirako, Bizkaia euskal kulturaren erdigunean kokatuz.
Giorgio Armani diseinatzaile italiarra hil da, 91 urte zituela
Amaierara arte nekaezina, bere azken egunetara arte lan egin zuen, eta enpresan, bildumetan eta abian diren eta etorkizunean izango diren proiektu ugarietan aritu zen.
Erakusleek Durangoko Azokan izena emateko epea, zabalik
Durangoko Azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra egingo dute. Irailaren 30era arte eman ahalko dute izena argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek, mahaia jartzeko
Euskal Kultur Erakundearen lana, “mehatxupean”
30 urtean lehen aldiz, Frantziako Estatuak EKEri ematen dion dirulaguntza murriztuko du. Ipar Euskal Herrian euskal kultura sustatzen duen elkartearen etorkizuna “arriskuan” jar lezake horrek.
Gatibuk dantzan jarri ditu Bilboko Aste Nagusian bildutako jarraitzaileak
Gernikako taldeak giro paregabea sortu du Europa parkean, ostegun gauean eskainitako kontzertuan, jarraitzaileei agur esateko biraren baitan, oholtzatik betiko jaitsi aurretik.
Urteko lehen seihilekoan 11.000 ekitaldi kultural inguru egon dira Euskadin, iaz baino gehiago
Bizkaiak izan zuen jarduera kultural handiena (%45,5), ondoren Gipuzkoak (%38,9) eta azkenik Arabak (%15,6).
Fermin Muguruzak iluntzean Irunen eskainiko duen kontzerturako gida
Artista polifazetikoak bere auzoan joko du, Urdanibia plazan, hamarkada bat baino gehiagoren ondotik, eta jendetza espero denez, Udalak mapa bat osatu du, informazio praktikoa biltzen duena.
'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban
Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.