Bertsolaritza
Txapelketa Nagusia
Erredakzioa
Amaia Agirrek bigarren postua eskuratu du, irabazlea baino hamar puntu inguru gutxiago lortuta. Azaroaren 9an Gernika-Lumon ospatzekoa den finalaurrekoan izango da Soto.
Sotok 653 puntu lortu ditu Hendaiako kanporaketan. Irudia: Gari Garaialde/Bertsozale Elkartea
Julio Soto nagusitu da Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan.
Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira.
Orain arte izan den saiorik jendetsuenean, 1.070 bertsozalek bete dute Beltzenia ezker pareta.
Altsasun jokatuko da igandean Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa, saiorako sarrera guztiak salduta direla.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:
Julio Soto 653
Amaia Agirre 642,5
Iñaki Zelaia 611
Felix Zubia 610
Iñaki Apalategi 596
Iban Urdangarin 591
Hendaian lortu duen lehen postuari esker, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan arituko da gorritiarra, Amets Arzallus, Jon Martin eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.
Altsasun jokatuko da bihar, igandea, Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa. Saioa 17:30ean hasiko da, Burunda pilotalekuan. Sei bertsolari arituko dira bertan: Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira.
Altsasuko kanporaketako sarrera guztiak bukatu dira, hortaz ez da lehiatila irekiko. 825 bertsozalek lepo beteko dute aretoa.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa