Bertsolaritza
Abenduaren 15ean, BEC-en
Idoia Alberdi | eitb.com
Villabona-Amasan abiatuko da aurtengo edizioa, irailaren 29an, eta final handia Barakaldon izango da, abenduaren 15ean. Orotara, 36 bertsolarik hartuko dute parte eta saioak 14 izango dira.
Albisteak (1)
'Ederra, hauskorra, berritzailea, mingotsa, zirikatzatzailea ...'. Ezaugarri horiek izango ditu 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean, eta ikusmina dago, aurreko edizioaren arrakasta berdintzea ez baita erronka makala.
Dudarik gabe, bertsolaritzaren jarduera jendetsuena eta mediatikoena da lau urtez behin egiten den txapelketa nagusia. Baina Bertsozale Elkartearen jiran lanean ari direnek nabarmendu dutenez, hitzordu hau kate luze baten kate-begia baino ez da; bertsoa herriz herri, plazaz plaza, eskolaz eskola egiten delako.
43 bertsolari eta 14 saio
Indartsu dator, beraz, 2013ko edizioa. Orotara, 43 bertsolarik hartuko dute parte, denak lurraldekako txapelketetan sailkatutakoak. Seina bertsolarik osatutako sei talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera.
Finalerdietara 24 bertsolari helduko dira; 17 aurreko fasetik datozenak eta 2009ko edizioko zazpi finalistak, betiere, izena eman badute, Final handian bertsotan aritzeko aukera, berriz, beti bezala, zortzi bertsolarik izango dute: 2009ko txapelduna, Maialen Lujanbio, zuzenean sailkatuko da. Gainerako zazpiak finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatuko dira.
Irailaren 29an Villabona-Amasan abiatuko da aurtengo norgehiagoka; hortik abiatuta, Markina, Hendaia, Altsasu, Legazpi, Oion, Gernika, Tolosa, Oiartzun, Murgia, Elizondo, Donostia eta Maule izango dira geltokiak. Finala, berriz, abenduaren 15an, Barakaldoko BECen jokatuko da.
Eskarmentua
Protagonistak bertsolariak diren arren, eskarmentu handiko lan-talde zabal batek hilabeteak daramatza, txapelketa prestatzen; gai-jartzaileak, epaileak, Bertsozale Elkarteko profesionalak eta borondatez lan egiten duten dozenaka bertsozale. 16 lagun arituko dira epaile lanetan, jada ezarrita dituzte epai-irizpideak oinarri hartuta. Gai-jartzaileak 14 izango dira.
eitb.com-ek eta ETBk, jarraipen zabala
'Hitzetik Hortzera'k final laurdenen laburpenak eskainiko ditu, igandero, 15:00etan, eta astelehenero, 23:15ean. Finalerdiak osorik emango dira ETB HDn eta eitb.com-en , bereizmen handian. Abenduaren 15eko finala zuzenean izango da ikusgai atari honetan eta ETB1en.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa