10:52

Artea

Bartzelona

Cristina Iglesias, Familia Santuko fatxada nagusia diseinatzeko hautagai

N. V. | EITB Media

Donostiar artistak Bartzelonako tenpluko Aintzaren Fatxadarako proposamen bat aurkeztuko du, Miquel Barcelok eta Javier Marinek bezala.

  • Bartzelonako Familia Santua. Argazkia: Pixabay

    Bartzelonako Familia Santua. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristina Iglesias donostiarrak, Miquel Barcelo mallorcarrak eta Javier Marin mexikarrak jaso dute Familia Santuko fatxada nagusirako —Aintzako etxe aurrerako— diseinu bat proposatzeko eskaria.  

Iglesiasek hormigoia, altzairua, ura, kristala, brontzea eta banbua lantzen ditu nagusiki, eta bere eraginen artean errusiar konstruktibismoa, Londresko British Museumen ezagutu zituen asiriar behe-erliebeak eta Errenazimentuko italiar arkitektura aipatu izan dituzte adituek.

Erresuma Batuan eta AEBn ikasi eta gero, Iglesiasek hainbat lan kokatu ditu espazio publikoan, hala nola Madrilgo Pradoko museoan, Norman Foster Fundazioaren egoitzan, Toledon, Londresko Bloomberg eraikinean eta Hondalea Santa Klara uhartean, Donostian.

Egitasmoak aurkeztutakoan, Familia Santuaren Patronatuak zer artista aukeratuko duen iragarriko du, urte amaiera baino lehen, ahal dela.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen