10:58

Artea

Zabaltze lanak

Arte Ederren Bilboko Museoko lanak atzeratu egingo dira

N. V. | EITB Media

2025eko uztailerako gauzatua behar zuen Agravitas proiektuak, baina, lanean ari den enpresa baten arazo ekonomikoak direla eta, 2025eko azarora atzeratu dute amaiera data.

  • Arte Ederren Bilboko Museoaren maketa

    Arte Ederren Bilboko Museoaren maketa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arte Ederren Bilboko Museoa handitzeko lanak atzeratu egingo dira, bertan diharduen enpresetako baten arazo ekonomikoak direla eta. Uztailerako barik, azarorako egongo dira amaituta, Museoaren arduradunek gaur kazetariei azaldu dietenez.

Hain zuzen ere, eraikinaren azken pisuko sabaia eta horren egitura egiteko ardura zuen enpresak, Inversa izenekoak, ezingo die lan horiei ekin, hartzekodunen konkurtsoan baitago, eta museoa zabaltzeko lanak egiten ari den aldi baterako enpresa elkarteak hiru hilabeteko etena eskatu dio patronatuari. Patronatuak etenaldi hori onartu zuen atzo.

Miguel Zugaza pinakotekaren zuzendariak gaur goizeko ekitaldian esan duenez, museoaren bertsio berria 2026an irekiko dute.

Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoen Agravitas proiektuaren lehen harria 2022ko azaroan jarri zuten, eta, burututakoan, museoaren azalera % 60 handiagoa izango da: 5.000 metro koadro gehiago izango ditu, eta orain arteko 2.250 metro koadroak berriztatuta agertuko dira.

206.000 bisitari

Horrez gain, museoak azarora arteko bisitari kopuruaren berri eman du: 206.000 pertsona. Kopururik handiena da bost urtean, eta 2023ko tarte berean baino % 8 gehiago.

Halaber, 2025eko lehen seihilekoan Bilboko museoak hartuko dituen bildumak aletu ditu Zugazak: Max Ernst (margolari surrealistaren 56 artelan), Daniel Tamayo, Adolfo Guiar, Eduardo Zamacois eta Felipe Manterola argazkilaria, besteak beste.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena