Artea
Ekainak 21
N. V. | EITB Media
Jon Mayak "Chillida 100 urte" ikuskizuna koordinatu du; ikuskari ibiltaria Hernaniko museoko hainbat eskulturaren aurrean interpretatuko dute.
Chillida Leku
Ekainaren 21ean, ostiralarekin, Chillida Lekuk udaburuko ospakizuna egingo du, ohi duenez, eta Chillida 100 urte ikuskizuna sortu dute aurten horretarako. Musika, dantza eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna da, Chillidaren eskulturekin elkarrizketan, eta Hernaniko kultura eragileekin batera zehaztu du udalak, Kukai dantza konpainiak koordinatua.
Jon Maya koreografo eta Kukairen zuzendaria da Chillida 100 urte ikuskizunaren zuzendari artistikoa, eta sortzaile hauek hartuko dute parte: Maite Larburu, Ttartla dantza taldea, Nuta espazioa, Biteri kultur etxeko antzerki eta dantza eskoletako ikasleak, Hernaniko institutua, Hernaniko Bertso Eskola, Ozenki eta Kantuz abesbatzak, Hernaniko Herri Musika Elkartea, Hernani Musika Eskola eta udal musika banda.
Ikuskizun nagusiaren aurretik, publikoak 10-15 minutuko emanaldi txikiez gozatu ahalko du, museoan zehar. Ateak 18:30ean irekiko dituzte, eta ikuskizun nagusia 20:00etan abiatuko dute.
1.200 sarrera jarriko dituzte salgai. Ikuskizuna aire librean izango da, eta antolatzaileek mantak eramateko gonbita egin diete ikusleei, eserita ikusi ahal izan dezaten.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa