14:46

Artea

Ekainak 6-30

Jolasteko eta ekiteko gonbita egingo du Getxophoto jaialdiak

N. V. | EITB Media

Topaketa artistikoaren 18. edizioan, 22 artistak erakutsiko dituzte beren obra eta erakusketak kostaldeko herrian.

  • 'WTF! (WHAT THE FUCK!)' Jean-Marie Donaten serieko alek bat

    'WTF! (WHAT THE FUCK!)' Jean-Marie Donaten serieko alek bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 18. edizioa egingo dute ekainaren 6tik 30era, "Play" kontzeptua ardatz dutela. "Edizio honetan oso serio hartuko dugu jolasa, haren formak eta aukerak aztertuz. Irudiaren eta argazkiaren eremutik —eta haratago—, Playunibertsoan murgilduko gara", azaldu dute antolatzaileek.

Bigarren urtez jarraian, María Ptqk bilbotarra izango da zuzendari artistikoa, eta 22 erakusketa programatu ditu, horietako gehienak kalean: "Suitza, Japonia, Alemania, Txina, Argentina, Brasil, Espainia, Ukraina, AEB, Polonia eta Errusia bezalako herrialdeetatik datozen 22 artistak beren lana erakutsiko dute erakusketa eta instalazioetan (gehienak espazio publikoan), hiriko hiru ardatz nagusitan: Algortako erdigunean, Ereagako hondartzako pasealekuan eta Romo–Areetan".

Artista hauek izango dira Getxophoton, zehazki: Jason Fulford, Lu Yang, Feng Li, Masahisa Fukase, Hayahisa Tomiyasu, Anna & Bernard Blume, Nina Davies, Piet Baumgartner, Luisa Dörr, Manuela Lorente, Ramón & Valentín De Zubiaurre, Michalina Kacperak, Jana Sophia Nolle, Arnau Rovira, Alejandra Carles-Tolra, Emanuele Binetti, Maxim Zmeyev, Raquel Meyers eta 2girls1comp.

Haien lana Getxon ikusgai, ekainaren 6tik 30era.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena